Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Alan Lomax: Appalachian Journey 1991

Dokumentuaren akzioak

Alan Lomax: Appalachian Journey 1991

2014/05/30 11:13

Alan Lomax etnomusikologo estatu-batuarra ezaguna zaigu askori 1952an Euskal Herrian izan zelako bertako musika doinuak grabatzen eta berari zor dizkiogu euskal musikaz eta dantzako musikaz betetako bi diska zoragarri, The Spanish Recordings. Basque Country. Navarre eta The Spanish Recordings. Basque Country. Biscay and Guipuzcoa izenekoak. Baina Lomax mundu osoan ibili zen ikerketa lanetan, eta oraingo honetan bere aberrian, Ameriketako Estatu Batuetan egindako dokumental zoragarri bat ikus dezakezue hemen. 1978 eta 1985 bitartean grabatutako dokumental honetan Hego Appalachians-etan grabatutako irudiak, kantak, elkarrizketak eta dantzetaz goza daiteke. Jatorriz eskoziarrak eta irlandesak ziren hainbat etorkinek Appalachians mendietan egin zuten bizibidea, eta beren jatorrizko herrietatik ekarritako musika eta dantzatik abiatuta nortasun bereziko kanta eta dantzak garatu zituzten. Irlandako clogging dantzaren arrastoek eta beltzek horiek beren kultura koreografikoarekin nahastuz izandako bilakaera eta trebetasun joko ederrak ikus daitezke adibidez 32:00 minututik aurrera. Hasi eta buka, gozamen hutsa da dokumentala. Alan Lomax, Appalachian Journey, 1991. 

Etiketak
1991
ipar-amerika
ameriketako-estatu-batuak
amerika
irudi-zaharrak
xxmendea
tradizionala
alan-lomax
appalachian-journey

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.