Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

altzuruku etiketa duten bideoak

Altzürükü: Maskaradak 1979 barrikada

Altzürüküko gazteek 1979an herrian bertan eman zituzten maskaradetako irudiak dituzue bideo honetan. Barrikada batean Eric Bouvierrek grabatutako irudiak dira. Maskaradako segizio osoa ikus dezakegu herri sarreran eta ondoren barrikadak haustea dantzan. Dantza saioa amaituta arizaleek hurrengo barrikadarako bidea hartzen dute. Xirularia Jean Mixel Bedaxagar da eta xorrotxetako bat Niko Etxart. Txerreroak Pierre Jaragoihen eta Jakes Jaragoihen; gatuzainak Benat Epherre eta Dominika Jauri (Arhetx); kantiniersak Benat Queheille eta Battitta Queheille; zamaltzainak Dominika Epherre eta Petti Jauri (Arhetx); entseniariak Jean Pierre Jauri (Arhetx) eta Marti Jaimes (Aguer).

Aurtengoan ere Altzürüküko gazteek eman dituzte maskaradak, orain lau hilabete hasi zituzten, baina pandemia dela eta emanaldi erdiak baino ezin izan dituzte egin. 1979an, berriz, inoiz baino maskarada gehiago izan ziren. Inauteri garaian Altzürükük eman zituen eta gero udan Barkoxeko gazteek. Irudiak: Eric Bouvier. Maskaradak, barrikada, Altzürükü, 1979.

Dokumentuaren akzioak