Maskaradak Zuberoan 1968
Jean Dominique Lajoux-k 1968an Zuberoan grabatutako maskaraden irudiak ekarri ditugu dantzan.com-en bideotekara. Orain bi hilabete jarri genuen Unesco-k helarazitako materiala, eta irudi oso interesgarriak direnez dantzan.com-en bideo sistemara ekarri ditugu. Altzürüküko gazteek prestatu zituzten maskaradak 1968. urtean eta 1968ko otsailaren 18an Pagolan eta 1968ko martxoaren 3an Ligi-Atherein eskainitako emanaldiak ageri dira grabazion. Barrikadak, barrikada haustea, godalet-dantza, buhameen ezpata-dantza, kauterek pheredikua, azken jauziak,... Unescok bildu eta digitalizatu du altxor hau, eta orain denok gozatzeko aukera dugu. Jean Dominique Lajoux, "Mascaradak (Mascarade basque), 1968.
https://dantzan.eus/bideoak/1968-maskaradak-zuberoan
https://dantzan.eus/bideoak/1968-maskaradak-zuberoan/@@images/image-1200-e93121d29b245370f8dbb7f9f3a5d143.jpeg
Maskaradak Zuberoan 1968
Jean Dominique Lajoux-k 1968an Zuberoan grabatutako maskaraden irudiak ekarri ditugu dantzan.com-en bideotekara. Orain bi hilabete jarri genuen Unesco-k helarazitako materiala, eta irudi oso interesgarriak direnez dantzan.com-en bideo sistemara ekarri ditugu. Altzürüküko gazteek prestatu zituzten maskaradak 1968. urtean eta 1968ko otsailaren 18an Pagolan eta 1968ko martxoaren 3an Ligi-Atherein eskainitako emanaldiak ageri dira grabazion. Barrikadak, barrikada haustea, godalet-dantza, buhameen ezpata-dantza, kauterek pheredikua, azken jauziak,... Unescok bildu eta digitalizatu du altxor hau, eta orain denok gozatzeko aukera dugu. Jean Dominique Lajoux, "Mascaradak (Mascarade basque), 1968.
Itsatsi bideo hau zure webgunean