Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

50-urte etiketa duten bideoak

Aretxabaleta: Txino-dantzaren 50. urteurrena

Aretxabaletan, festa berezi eta propio bat antolatzen zen antzina karnabaletan: bertako txino-dantza. Badirudi 1934. urterarte ospatu zela. Gizonezkoek egiten zuten, eta dantzan aritzeko, emakumeen ehunezko azpikogona edo “kamixa” zuri luzea janzten zuten dantzariek, buruan kapela zahar bat eta lehenagoko oinetakoak (abarkak, abarketak...) eta galtzerdiak. Horretaz gain, aurpegia beltzitu egiten zuten ikatzez. Urteak pasata, 1975ean, berreskuratu egin zen ohitura. Doinua eta jantziak mantendu egin ziren, eta abestia, euskaratu:

Txin txin, txin txin
Mahatsa heldu gabe dago
Txin txin, txin txin
Baina helduko da

Txiribito ta andrea
joan ziren jatera

Txiribito haserretu
ta bota zun lapiku

50 urte pasa dira jada berreskuratu zenetik. 10-12 lagunek osatzen dute tradiziozko dantza hau: lehenago Santa Ageda eskean ibilitako  mutilek egin ohi zuten, baina 1998tik aurrera neskak ere ateratzen dira inauterietako igandeko eguerdi aldera. 1975eko otsailaren 9an berreskuratu zen, inauterietako igandean eta 50 urteren ostean dena parean suertatu da, igandea eta garai hartan dantzatu zutenak animatzea. Egun hartako protagonistak omentzeko ekitaldia izan da. Irudiak: Idoia Lahidalga Baglietto. Txino-dantza, Txino-dantza berreskuratu zela 50 urte, Aretxabaleta, 2025-02-09,

Dokumentuaren akzioak