Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

1992 etiketa duten bideoak

Otsagabia 1992 Muskildako Amaren dantzak

Otsagabiko dantzei buruzko bideo-dokumentala, ETBk 1992an emititua. Irailaren 8a jaia handia izaten da Otsagabian, Muskildako Ama Birjinaren eguna ospatzen dute. Herriko dantzariek festa egun honetan eskaintzen dute urteko emanaldi garrantzitsuena. Goizean Muskildako ermitara igotzen dira dantzariak dantzan herritarrei eta udal ordezkariei lagunduaz. Arratsaldean izaten da  emanaldi nagusia plazan. Makila-dantzak (Enperadorea, Katxutxa, Dantza eta Modorro), zapi-dantza eta jota dantzatzen dituzte. Bideoaren amaieran Juan Antonio Urbeltzen Otsagabiko dantzen eta dantzarien arropen inguruko hainbat azalpen eta interpretazio ere jasotzen dira. Irudiak: Pausoka, Otsagabiko dantzak, 1992-09-08.

Dokumentuaren akzioak