Dokumentuaren akzioak
1982 etiketa duten bideoak
Iurreta: San Migel 1982 erregelak
1982ko San Migel egunean Iurretan dantzatutako erregelak ikus daitezke honako bideo honetan. Iurretako Mikel Deuna taldeko dantzariek dantzatzen dute soka-dantza: aurreskuak erregelak dantzatzen ditu lehenengo, ondoren atzeskuak dantzatzen ditu, segidan kontrapasaren doinura zerbitzariek emakume bat plazaratzen dute eta aurreskuak eta atzeskuak banango zaharra dantzatzen diote eta aurreskuak ipurdikoa emanda sokan sartzen du. Atzeskuari beste emakume bat plazaratzean bukatzen da bideoa.
Joseba Agirre Agirre "Iketza" eta Unai Esturo, Iurretako dantzariek eman dizkigute dantzarien eta musikarien izenak: danbolinarekin Karmelo Barruetabeña Larruskain ari da eta atabalarekin Jesus Mari Uribelarrea Iturriagaetxebarria "Txiflis"; aurreskulari lanetan Jose Ignazio Mazaga Azpitarte "Txasio" ikus dezakegu eta atzeskulari Joseba Agirre Agirre "Iketza"; gainerako dantzariak Mikel Arteaga Salterain "Sifri", Felix Derteano Aiartzajuena "Kartu", Jose Bixente Derteano Aiartzaguena "Bixen", Luis Mari Azkarraga Mendizabal "Lutxio", Oskar Garitaonandia Ibarra "Rakan" eta Nestor Fernandez de Arroiabe Alzaga "Perri" dira. Aurreskulariak Maria Pilar Zugazartazar Gutierrezi dantzatzen dio eta atzeskulariak Santurtziko Zugaitza dantza taldeko Marisa Polori. Itziar Zugazaga Etxebarria, Irune Etxebarria Goitia eta Edurne Telletxea "Tatu" ere sartzen dira sokara.
Duela ia berrogei urteko irudi hauek Portugaleteko Elai Alai dantza taldeko bideo fondotik jaso ditugu. Irudiak: Elai Alai (Portugalete). Mikel Deuna dantza taldea, erregelak, San Migel eguna, Iurreta, 1982-09-29.
Dokumentuaren akzioak