Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

1925 etiketa duten bideoak

Areatza 1925 Aurreskua

Grabaketa zoragarri bat dugu begi aurrean. Areatzan, 1925. urtean filmatutako aurresku bat. Adineko emakumeak sokan, eta alkatea izan daitekeena aurreskulari aske eta espontaneo lanetan. Bideo guztiak merezi du arretaz ikustea, eta dantza 3:00 inguruan ageri da. Angel Sojo, Areatzako semea, Ameriketara joan eta gizon boteretsu bilakatu zen, Argentinako La Razon egunkariko zuzendari izatera iritsiz. 1925ean herrira itzuli zen, Ama, Silbestra Orue bisitatzera, eta herritarrek harrera beroa eskaini zioten, tartean, irudietan ageri den aurreskua edo soka-dantza. Irudiak: Youtube, majoaranda. Areatza, aurreskua, 1925.

Dokumentuaren akzioak