Dokumentuaren akzioak
Seccion Femenina: Dantza Espainiako diktaduraren zerbitzura
1940-1975 Espainian dantza tradizionala kudeatu zuen Seccion Femenina erakundea eta honek sustatu zituen abesbatz eta dantza taldeei begiratzen die TVEko erreportaje honek. Gerra zibilaren ondoren, elkarte eta talde ia-denak debekatuta, soilik elizaren kerizpean (Accion Catolica, Mariaren alabak, Luistarrak....) eta errejimen frankistaren egiturapean (Educación y Descanso, Seccion Femenina de la Falange y JONS...) antolatu zitezkeen dantza taldeak. Seccion Femeninaren ibilbidea kritikoki aztertzen dute erreportajean zenbait ikertzaile eta adituren laguntzarekin. Izan ere, herri dantzen aldeko ekimenaren atzean zeuden asmo ideologiko eta politikoak azaleratzen dituzte, hala nola, errejioen ezaugarri bereizleetan oinarrituta Espainiaren batasun nazionalaren irudia sendotu eta diktaduraren kanporako irudi atsegina eskaini, besteak beste. Seccion Femeninaren hastapenak, TVE, 2006.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak