Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Maceda: Entroido 2018 feloak

Dokumentuaren akzioak

Maceda: Entroido 2018 feloak

2018/01/19 12:20

Galiziako Maceda herriko (Ourense) Feloak ditugu irudietan. Feloak Macedako Entroido jaiko, inauterietako, pertsonaiak dira. Joareak astinduz kalez kale ibiltzen dira, horrela Entroido jaiari hasiera ematen diote. Irudietan maskararekin, joareekin eta kaleko ohiko arropekin ageri dira, baina era honetara ere jantzi ohi dira: media beltzak galtzerdi zuriekin, zintaz apaindutako galtzamotzak, lepoan koilareak, inguruko animalia baten irudia duen burukoa eta maskara, gerrian joareak eta eskuan bastoia.

Esaten da, aspaldi, Feloak jauntxoei burla egitera irteten zirela, egunetan ibiltzen ziren inguruetako mendietan eta herrixkatan, joareek otsoak izutzeko balio zieten. Arrautza irabiatuak ardoarekin edaten omen zituzten eta etxeetan ematen zietena jaten zuten, baina dirurik ez zuten eskatzen. Inork ezin zituen ukitu, baina bai iraindu. Herritarren atzetik ibili ohi ziren horiek zirikatzen bastoiarekin.

Irudiak: Pili Villar. Entroido, feloak. Maceda, 2018-01-06.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.