Dokumentuaren akzioak
Redondela: Festa da Coca 2011 Danza das espadas
Redondelako ezpata-dantza ikusgarria 4 lerrok osatzen dute eta hainbat figura ikus daitezke dantza osoan zehar, hauen artean sigi-sagak, zubiak edo aspa formako mudantzak. Pontevedrako probintziako Redondela herrian ezpata-dantza egiten dute, Bestaberri edo Korpus festaren inguruan. A Gabacha Ama Birjinaren prozesioa laguntzen dute ezpata dantzariek herriko musika bandarekin batera. Meza nagusiaren ostean lorez estalitako kaleetan zehar prozesioan jarraitzen dute, plazara iritsi eta ezpata-dantzak protagonismo osoa hartzen duen arte. Ezpata-dantzen inguruan As Penlas deitutako neskatoek emakumeen sorbalden gainean Santutasunari erreberentziak egiten dizkiote zuriz jantzita. Redondela, Festa da Coca, Danza das espadas, Jose Angel Rodriguez Gonzalez, 2011.
Dokumentuaren akzioak
Mesedez, tontuena eta laranjaz jantzitako argazkilari invader hori ezin da desagertu. Min ematen desta!
Jantzi kolore ilunez gutxienez prota!