Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Lizartza 2018 dantza-soka

Dokumentuaren akzioak

Lizartza 2018 dantza-soka

2018/09/13 08:53

Lizartzako Ama Birjin jaietan emakumeek dantzatutako aurreskua. Orain 15 urte hasi ziren neskak Lizartzako dantza-soka ateratzen. Azken urteetan txandaka ateratzen dute soka neskek eta mutilek, aurtengoan neskei egokitu zaie. Arrospide ahizpak izan dira sokaren muturretan, aurreskua Irune eta atzeskua Saioa. Dantza zati hauekin osatu dute dantza-soka:

  • Lehenengo desafioa
  • Korapiloa
  • Bigarrengo desafioa
  • Korapiloa
  • Axeri-dantza
  • Aurreskua
  • Korapiloa
  • Hirugarren desafioa
  • Korapiloa
  • Azken paseoa
  • Kalejira
  • Jateko eta edateko geldiunea
  • Fandangoa
  • Arin-arina
  • Kalejira

 

Irudiak: Eire Vila. Lizartza, dantza-soka, 2018-09-08.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

2018/09/13 10:08
Asko poztu nau Lizartzan aurreskua bizi-bizi mantentzen dutela ikusteak.
- Janzkera gustatu zait. Allkondara zuri (nork berea), bakero pegatuak, zapia eta abarketak. Sinplea eta erangikorra, tradizio-eguneratua eta erosoa.
- Axeri-dantza arin-arina eran dantzatuta polita da.
- Txistulariak zubipetik pasatzea kontu bitxia da, norbaitek badaki beste inon egiten den?
- Aurresku-atzeskuaren dantzak, molde zaharrean mantendu diren Berastegi, Lesaka edo Berakoen airea dute, oso politak dira. Dantzakera soila eskatzen dute nire ustez, mugimenduak estilizatzen joanez gero grazia galtzeko arriskua dago.
- Txapelik gabe egiten dituzten agurra bukaerako keinu toreroak (9:00) edo desafio hasieran (13:35) txapelak kentzeko egiten dituztenak aztarna koreo-arkeologiko kuriosoak dira benetan.
- Dantza-lekua nahiko arraroa gertatzen da, belardian, kale edo plazaren babesik gabe, jendea arkupeetan terrazan jarrita, sentsazio hotza sortzen du.
- Kalejira korro itxian egitea ez da oso ohikoa gaur-egun eta poztekoa da hori mantentzen ikustea.
- Interesgarria da soka-dantza bukaeran egiten dela kalejira eta ondoren direla fandango eta arin-arina (pastak eta atsedenaren ondoren), nahiz eta bukaera-bukaeran berriz kalejira errepikatu. Kalejira fandango aurretik egitea orden lojikoa da, ze fandango arin-arina soka-dantzan (barkatu, dantza-sokan) sartutako azken piezak dira, eta kalejira aurretik zegoenez, orden hori mantendu da eta atsedena erdian jarri, eranskina bereiztuz.
- Arin-arineko bueltetan txalo egiteko moda horrek ez nau konbentzitzen, baina badirudi errotuta dagoela inguru batzuetan.
2018/09/13 11:51
Kaixo Oier,zurekin bat nator idatzi duzun guztiarekin. Argitze aldera esan aurreskuak eta atzeskuak buruan txapela beltza eramaten dutela,kasu honetan atera ez badute ere. Plazan egitearena ere ados, gaur egun plazak aldatu badira ere.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.