Dokumentuaren akzioak
Lizartza 2018 dantza-soka
Lizartzako Ama Birjin jaietan emakumeek dantzatutako aurreskua. Orain 15 urte hasi ziren neskak Lizartzako dantza-soka ateratzen. Azken urteetan txandaka ateratzen dute soka neskek eta mutilek, aurtengoan neskei egokitu zaie. Arrospide ahizpak izan dira sokaren muturretan, aurreskua Irune eta atzeskua Saioa. Dantza zati hauekin osatu dute dantza-soka:
- Lehenengo desafioa
- Korapiloa
- Bigarrengo desafioa
- Korapiloa
- Axeri-dantza
- Aurreskua
- Korapiloa
- Hirugarren desafioa
- Korapiloa
- Azken paseoa
- Kalejira
- Jateko eta edateko geldiunea
- Fandangoa
- Arin-arina
- Kalejira
Irudiak: Eire Vila. Lizartza, dantza-soka, 2018-09-08.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak
- Janzkera gustatu zait. Allkondara zuri (nork berea), bakero pegatuak, zapia eta abarketak. Sinplea eta erangikorra, tradizio-eguneratua eta erosoa.
- Axeri-dantza arin-arina eran dantzatuta polita da.
- Txistulariak zubipetik pasatzea kontu bitxia da, norbaitek badaki beste inon egiten den?
- Aurresku-atzeskuaren dantzak, molde zaharrean mantendu diren Berastegi, Lesaka edo Berakoen airea dute, oso politak dira. Dantzakera soila eskatzen dute nire ustez, mugimenduak estilizatzen joanez gero grazia galtzeko arriskua dago.
- Txapelik gabe egiten dituzten agurra bukaerako keinu toreroak (9:00) edo desafio hasieran (13:35) txapelak kentzeko egiten dituztenak aztarna koreo-arkeologiko kuriosoak dira benetan.
- Dantza-lekua nahiko arraroa gertatzen da, belardian, kale edo plazaren babesik gabe, jendea arkupeetan terrazan jarrita, sentsazio hotza sortzen du.
- Kalejira korro itxian egitea ez da oso ohikoa gaur-egun eta poztekoa da hori mantentzen ikustea.
- Interesgarria da soka-dantza bukaeran egiten dela kalejira eta ondoren direla fandango eta arin-arina (pastak eta atsedenaren ondoren), nahiz eta bukaera-bukaeran berriz kalejira errepikatu. Kalejira fandango aurretik egitea orden lojikoa da, ze fandango arin-arina soka-dantzan (barkatu, dantza-sokan) sartutako azken piezak dira, eta kalejira aurretik zegoenez, orden hori mantendu da eta atsedena erdian jarri, eranskina bereiztuz.
- Arin-arineko bueltetan txalo egiteko moda horrek ez nau konbentzitzen, baina badirudi errotuta dagoela inguru batzuetan.