Dokumentuaren akzioak
Hiru errege mago ekialdetik?
Hiru errege mago ekialdetik? Lau hitz eta lau oker. Ez ziren hiru, ez ziren erregeak, ez ziren magoak eta ez dago argi ekialdetik ote zetozen.
Historiako momentu batzuetan, Errege Magoak bi gizonezko eta emakume baten bidez irudikatu izan dira. XIV eta XV. mendeetan, Berpizkundeko artista handienek margotu zituzten erregeetan, oso maiz, emakume bat ageri da bi gizonekin batera Errege Magoen paperean. Mateoren ebanjelioaren pasarte labur bat da Errege Magoen mitoa elikatu duen aipu historiko bakarra, eta bertan, adibidez, ez da esaten hiru zirenik, hiru opari ekarri zituztela baizik. Mago aipamenarekin garaian jakintsu-astrologoak izendatzen ziren, ez aztiak. Errege zirenik ez da inon aipatzen hainbat mende pasa arte. Eta ekialdea kontzeptu erlatiboa da, nondik begiratzen zaion edozer izan baitaiteke.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak