Dokumentuaren akzioak
Ezpalak 2010 Baztandarrak: Aunitz urtez eta zazpi jauzi zaharra
Baztango mutil-dantzak Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdian. Dantza-jauziak izan dira Iruñean eta Eibarren ospatutako 2010eko ezpalak jaialdian eta Baztango dantzari multzo batek Baztango mutil-dantzak dantzatu ditu. Aunitz urtez-ekin plazara sartu eta zazpi jauzi zaharra eskaintzen dute bideo honetan. Irudiak: Eire Vila. Eibar, 2010-05-30.
Etiketak
- zazpi-jauzi-zaharra
- eibar
- baztandarrak
- ezpalak
- patxi-larralde
- tradizionala
- mutil-dantzak
- baztan
- nafarroa
- 2010
- aunitz-urtez
Dokumentuaren akzioak
Esandakoa, nik ez diet mutilekin diferentzia askorik antzematen.
Bai eta "mutxikoak" zer dira ba? Eta Lesakako ezpata-dantzariek non dute ezpata? Eta kaskarots-matelota-sardinerak dantzatzen duten guztiak arrain-saltzaileak dira? Maskaradetako kauterarena egiteko nenetako Kalderash ijitoa izan behar da?
Baina mutil-dantza ez da mutilek egiten duten dantza?
Nik ederto ikusten dut ba ? ez dakit zergatik zaude ojoplatiko, open your mind !!
Jakinik zer nolako sesioak dauden Elizondon gai honen inguruan, izugarri poztu naiz bideo honetan neskak ere dantzan ikusita. Zorionak baztandarrak! Gainera, zein ederki egiten duten dantza. Nahiko lukete Baztandarren egunean dantzatzen duten guztiek horrela dantzan egin. Neska hauek, baztandarren egunean ez dute eskubiderik beraien herrian dantza egiteko, eta aldiz Bilbotik edo Iruñatik joandako edozeinik bai, ez hobeki dantza egiten duelako, baino pitilina duelakotz! Begiratu bideoari piskat urrutitik eta dantzatzeko moduagatikon ez duzu ohartuko mutil ala neska diren. Aurrera neskak! Zorionak!
Hara! Baztango mutilei titiak atera zaizkiete? Banengoen ba ni, transgenikorik ez zirela onik.
Eta Donostian Inude eta Artzaietan Inude dantzatzeko bularra eman behar zaio señoritoaren umeari??