Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

eibar etiketa duten bideoak

Eibar: Koko-dantzak bideoan 2021

Aratusterik ezin ospatu, Kezka dantza taldeko Koko-dantzariek eta Kokomarruek bideo baten bidez zabaldu nahi izan dute Eibarko inauterien soinua. Mandiola bailaran egindako grabaketan Hartza, Martin perratzailea, Batista kojua, Arraguetako Ama Birjina, Sasikartia, aixerixak, masustak, mamarruak, koko-dantzariak, burburixuak, Kattalin eta Manuela eta Eibarko inauteriko gainontzeko kokomoko guztiak Adolfo Jainaga, Unai Narbaiza, Enrike Montero eta Iraide Ansorena musikarien doinura. Esker bereziak Azpiri eta Mandiola Azpiko baserritarrei. Irudiak: Idoia Lahidalga. Eibarko Klub Deportiboko Kezka dantza taldea Eibarko Udalaren laguntzarekin, Eibar, 2021-02-11.

 

Dokumentuaren akzioak