Dokumentuaren akzioak
Abadiño: San Trokaz 2016 Azken entsegua: Txotxongiloa
Talde Batuak-eko dantzarien azken entseguarekin hasi dira bart Abadiñoko San Trokaz jaiak. Txotxongiloa da irudietan ikus daitekeena, Durangaldeko gainontzeko herriekin alderatuta Abadiñon desberdin egiten den dantza, bi dantzari batera altxatzen batituzte airean etzanda. Maiatzaren 12an, Santo Domingo egunean egin ohi dute azken entsegua, eta beraz, atzo arratsaldeko 20:00etan, Gerbas panpina lagunduz abiatu ziren dantzari, txistulari, eta herritarrak kalejiran probalekutik San Trokaz plazaraino. Bertan, Talde Batuak-eko dantzariek dantzari-dantza dantzatu zuten, igandeko emanaldiaren aurretik azken entsegua. Irudiak: Eire Vila. Abadiño, San Trokaz, Txotxongiloa. 2016-05-12.
Etiketak
- tokian-tokikoa
- txotxongilue
- txankarranko
- tradizionala
- taldea-batuak
- txotxongiloa
- abadiño
- 2016
- san-trokaz
- bizkaia
- dantzari-dantza
Dokumentuaren akzioak