Audioak
Oinak Arin 08: Galtzear zegoena, gaurkotuta eta ondorengoentzat baliagarri
Mikel Sarriegik “Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordetza ezkutua” ikerlana argitaratu zuela bi urte dira. Hemen lanaren inguruan Xanti Nazabalek Ataria Irratiko Oinak Arin saioan egin zion elkarrizketa.
Oinak Arin 07: Tolosaldeko inauteriez eta inauteri dantzez solasean
Abaltzisketa, Amezketa eta Lizartzako inauterien eta bertako dantzen jatorriaz, bilakaeraz eta transmisioaz aritu ziren Maialen Senperena, Julen Otamendi eta Josune Zubeldia Xanti Nazabalek gidatutako Oinak arin irratsaioan.
Oinak Arin 06: Belaunaldi arteko dantza ohiturez solasean
Gizakiak dibertsiorako tresna bezala dantza betidanik erabili izan du. Gaurkoan belaunaldi ezberdinen dibertsiorako dantza ohiturez hitz egin dugu.
Oinak Arin 05: Amasako oilasko biltzaileekin solasaldia
San Martin jaietan izaten den oilasko biltzea Amasan eta horren bueltako dantzak eta jokoak izan ditugu hizketa gai.
Oinak Arin 04: Dantzertiz solasean
Dantzaren arlo akademikoak hartu du erdigunea gaurko saioan. Dantzerti, arte dramatiko eta dantzaren goi mailako eskola da eta aurten bertan hasi den Ibai Romero eta aurten ikasketak bukatu dituen Nagore Tamayo izan ditugu gonbidatu.
Oinak Arin 03: Erromerien bueltako solasaldia
'Oinak arin' irratsaio berriaren lehen atala. Xanti Nazabalek gidatuta, dantza izango du oinarri, eta lehen atalean, erromeriez, horien garrantziaz eta transmisioari buruz aritu gara hizketan.
Oinak Arin 02: Madalen Bieter, euskal dantzari estatubatuarra
Ikasturtea ondo bukatzeko gaurko Oinak Arin saioan gonbidatu berezia izan dugu: Idaho estatuko (AEB) Boise hiriburuko Madalen Bieter dantzaria.
Oinak Arin 01: San Joan eguneko Bordon-dantzaz
Tolosako San Joan egunaz eta bertan dantzatzen den bordon-dantzaz aritu gara Itzea Urkizu eta Josu Artutxarekin.
Kontrapas 006 Izaskun Beraza
2025 honetan urteurren bikoitza ospatzen ari da Andoaingo axeri-dantza. Berreskuratu zutela 50 urte dira aurten. Emakumeak ere parte hartzen hasi zirenetik, aldiz, 25 urte. Axerien buru da Izaskun Beraza Ormazabal (Andoain, 1984) eta berak azaldu dizkigu herriaren ondaretzat duen dantza honen zoko-mokoak.
Kontrapas 005 Patxi Larralde
Juan Inazio Iztuetak zioen dantza-maisu onak txistua jotzen ere jakin behar zuela eta bi dohain horiek betetzen ditu Patxi Larralde Elizaldek (Arizkun, 1966). Garai bateko dantza-maisuen soka luze horren azken-aurreko katebegia dugu, beraz.
Kontrapas 004 Mikel Sarriegi
Ondare ez materiala (dantza adibidez) ondare materiala zaintzeko erabiltzen dugun irizpide zientifiko berarekin zaindu eta berreraiki beharko genukeela esanez hasi du bere hitzaspertua Mikel Sarriegi Etxezarreta (Beasain, 1965) dantzariak.
Kontrapas 003 Maddi Ane Txoperena
Maddi Ane Txoperena Iribarren (Hendaia, 1994) Lesakan bizi den hendaiar erdi otsagabiarra dugu. Bertsolaria ez ezik, Lesakako ezpata-dantzaria ere bada azkenengo urteotan.
Kontrapas 002 Antton Luku
Irakasle, antzerkigile, idazle, dantzari eta orohar, xaxatzaile da Antton Luku Hargindegi (San Frantzisko, AEB, 1959). Nafarroa Behereko eta Lapurdiko inauteri adierazpena den Libertimenduaren berpizatile nagusia dugu bera.
Kontrapas 001 Ihitz Iriart
Kantari, pastoral errejent, dantzari eta hamaika kultur-proiekturen bultzatzaile da Ihitz Iriart Casenave (Aloze, 1987). Gure herri kulturaren ikuspegi zabal horretako talaiatik aritu zaigu.
Efemeridea: Marian Arregi
Marian Arregi musikari eta dantzariaren heriotzaren 6. urteurrenean Marie Agnes Gorostiagek Euskal Irratietan egindako efemeridea Argia dantzari taldeko arduradunetako baten ibilbidea eta ekarpenak oroituz. Marian Arregi, Efemeridea, Marie Agnes Gorostiage, Euskal Irratiak, 2024-03-05.
Ramon Laborda: Orra Mari Domingi
Ramon Laborda: Pathe diskoa: Orra Mari Domingi
Pastoral eta maskaraden zerrenda lüzatzen!!
Xiberoko Boza: Altzai Lakarri ta üngürüko herriek maskaradak 2025ean emanen dütüe eta pastorala 2031ean!! Zentako gibeltü?
Emazteak pastoraletik kanporatürik izan ziren elizaren ganik 1796an
Xiberoko Boza: Emazteak hatsarretik pastoraletan parte harzale izan dira. Hori dü probatzen « l’évolution du droit des femmes dans la pastorale » Emilie Sentucq mauletarrak lantü düan tesia. Ezkiribü zaharren lantzeaz gain, oraiko kültür parte harzalekin hanitx mintzatü da tesia horren lantzeko. Dokümental baten lantzen ari da ere « Simone VEIL » pastoralaz. Gaur, Baionako euskal museoan mintzaldi bat proposatüko dü Emilie Sentucqek arrestiriko 6tan
Eusko Lorak: Santa Ageda aurreskua Sestaon
Eusko Lorak dantza taldeak Sestaon martxan jarri duen Santa Ageda aurreskuaren nondik norakoak azaltzen ditu Xabier Gonzalez-ek Euskadi Irratian egindako elkarrizketan, 2022-02-04.
Marmutx intsektuak eta inauteri dantza
Entzule batek marmutx hitzaren harira Juan Antonio Urbeltzen mozorroen eta zomorroen azalpena eskaintzen du, marmutxak intsektuak eta inauteri mozorroak ere izan daitezkeela. Jakoba Errekondok ezagutzen duen azalpena eta bat datorrela erantzuten du. Euskadi Irratia, Landaberri, 2022-02-05.
Kintoen ohiturak Santa Agedan
Santa Ageda bueltako Kintoen tradizioetaz aritu dira, Altsasu, Urdiain, Amurrio edo Eskoriatzako gazteekin hitz eginez. Euskadi Irratia, Amarauna, 2022-02-05.
Maialen eta Oier Araolaza dantzaren inguruko doktore tesiak
Euskadi Irratiko Baipasa saioan Maialen eta Oier Araolaza anai-arrebak elkarrizketatu dituzte, 2020an biek defendatu dituzte doktore-tesien inguruan, biak ere dantzaren inguruan, baina ikuspuntu desberdinetatik, bata osasunetik eta beste generotik.
"Errimak bi oinetan" eskainiko du Bertsoaroak gaur
Dantza eta bertso ikuskizuna ekainiko dute astearte honetan Nafarroako Antzerki Eskolan, 19:00etan, Bertsoaroaren azkenaurreko saioan. Bertsolari ezagunen bertso jarriak, Igela bandak musikatuak eta Haatik dantza taldeko bost dantzarik eszenatokira eramandakoak. Halakoa da ikuskizun berezi hau, Aiert Beobide dantzariak adierazi digunez.
30 urte Beñat Galtxetaburu zendurik
30 urte, akordeon joilea eta dantza jauziak plazaratu zituen Gamarteko Beñat Galtxetaburu zendu dela. Gogorat ekarri dugu bere semea eta adiskide musikari batekin.
Jon Iruretagoiena balletaz eta dantzaz Zubiak irratsaioan
Hogeita zortzi urte daramatza dantzan Jon Iruretagoienak. Ume-umetatik dantza mundua oso gertuko izan du, aita dantzaria eta dantza-maisua izanda, bera ere segituan erori zela dantzara dio eta hor jarraitzen du. Balletaz eta dantzaz aritu da Iruretagoiena Alaia Martinek eta Pantxis Bidartek gidatutako Zubiak irratsaioan.
Urbeltzen dantza ganbarari buruzko irratsaioa
Urbeltzen dantza ganbarari buruzko irratsaioa egin dute Arratsean programan, maiatzak 24 ostiralean- Arratsaldeko 20:30etan, Euskadi Irratian, Urbeltzen dantza ganbarari buruzko erreportaje ederra eskaini dute, elkarrizketak Juanan Urbeltz, Mikel Urbeltz, Maider Urbeltz, Ander Blasco, dantzazaleak, tartean doinu dezente entzuteko aukera dago.