Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Igandean abiatuko dira 2004ko Maskaradak
Igandean, otsailaren 15ean, abiatuko dira Maskaradak zuberoan. Aurten bi herriren artean, Iruri eta Zalgize-ren artean, antolatu dituzte, eta Zalgizen bertan izango da lehen emanaldia.
Aurtzakaren 25. urteurreneko ekitaldiak
Beasaingo Aurtzaka dantza taldeak bere 25. urteurreneko ekitaldien berri ematen duen webgunea prestatu du: www.aurtzaka.com
Jaialdi 2005 Boisen
AEBtan, Boisen, euskal kulturaren jaialdi handia egiten da bost urtetik behin. Dagoeneko 2005-eko Jaialdi antolatzen hasiak dira Idahon, eta bertan parte hartu nahi duten Euskal Herriko kultura eta kirol taldeek beren proposamenak bidal ditzakete.
Naziak eta euskal dantza
"Gipuzkoa 1940" liburuan Alemaniako 3. Reich-ak gerra zibilaren ondoko Gipuzkoan izan zuen eragina erakusten du. Tartean nazien esbastikaren aurrean dantzan ari diren euskal dantzarien argazki kuriosoak.
Europako Batasuneko herri berriak Portugaleteko 30. Folklore Jaialdian
Europako Batasunean 10 estadu berri sartuko direla kontuan hartuta, horien inguruko kultur egitaraua antolatu da, ezezagunagoak diren herrialde horien inguruko ezagutza handitzeko.
Portugaleteko Elai-Alai-ren eskola berria
Portugaleteko Elai-Alai dantza taldeak dantza eta musika tradizionala irakasteko akademia berria ireki du.
Zerain dantza zain
Herriko festa eta ospakizunetan dantzak izan duen sona berreskuratzea da ekimen honen asmo nagusia. Zeraingo herria bere ondarea etengabe berreskuratuz etorkizuna lantzen ari da. Herri-izaeraren ondare adierazgarria da dantza. Erromeria eta dantzarekin bukatzen ez den ospakizunik ez da gure artean.
Hemen dira 2004ko inauteriak!
Asteburuan Sunbilla eta Leitza aldean hasi dira dagoeneko inauteriekin. Gaur, urtarrilak 26, Zubietako joaldunak Iturenen izango dira eta bihar Iturengoak izango dira Zubietan.
Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2003ko diru laguntzak
Koreografia sorkuntza, dantza lanen ekoizpena, bira artistikoetarako eta formakuntzarako 133.460 euro eman ditu diru-laguntzatan Eusko Jaurlaritzak 2003an.
Euskal dantza ikastaroa UEUn
UEUko Musika Sailak EUSKAL DANTZA IKASTAROA antolatu du UEUren Ikastetxe Nagusian otsailaren 28tik apirilaren 3ra. Musika-dantzako irakasleak, gorputz heziketako eta euskal dantzak gustuko dituen edozein irakaslerentzat zuzendua dago.
Dokumentuaren akzioak


