Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bi ikuskizun eta liburua Beasaingo Aurtzakaren 25. urteurrenean

Dokumentuaren akzioak

Bi ikuskizun eta liburua Beasaingo Aurtzakaren 25. urteurrenean

2004/11/01 15:43

Azaroak 6, GOIERRIKO DANTZEN IKUSKIZUNAren Estreinaldia

Usurbe Antzokian, bi saiotan, 19:00 eta 22:30etan

Urteurrena ospatzeko asmoz, AURTZAKA dantza taldeak prestatu eta eskainiko duen dantza-ikuskizunaren estreinaldia izango da. Azken hiru urtetan Goierriko dantza eta folklore-ondarearen bilketa lanaren ondorioa da ikuskizun hau. Bertan jasoko ditugu, bai gaur egun gure eskualdeko tradizioan bizirik dirauten dantzak (ezpata-dantzak, sokadantza...), bai orain gutxi galdutakoak (erromeria), nola aspaldi batean desagertu eta honetarako propio berreskuratutakoak (inauteria, dantza-jolasak...).

Segurako San Migel eta San Nikolas, Loinazko ezpata-dantzari eta banderazale, Ordiziako santanazale, Zaldibiko soinu-zahar eta zortziko, Ataungo Txelemon, Otsailko eta Mozorro, Idiazabalgo Mozorro-zuri eta Zatar, Mutiloako Ardilarru, Segurako Hartz eta jorrai-dantzari, garai batean dantza-librean egiteko modua... denak eta hainbat gehiago ikusi ahal izango dira ikuskizun honetan, Goierriko dantza-ondarea ardatz duela.

SARRERAK: salgai daude dagoeneko Usurbe Antzokiko leihatilan (7 Euro).

Azaroak 8, DANTZA BEASAINEN. AURTZAKAK 25 URTE liburuaren aurkezpena

Usurbe Antzokian, 19:00etan

Beasaingo Paperak bildumaren 12. alea osatzen duen liburu honetan Beasaingo dantzaren historia eta talde guztien kronika bildu ditugu 150 orrialde baino gehiago hauetan zehar. Lan-taldean idatzitako liburua izanik ere, Jon Ordoñezek eta Idurre Eskisabelek osatu dituzte atal nagusiak.

Tradiziozko dantza Beasainen atalarekin hasten da, dokumentatze eta ikertze lan sakona osatuz San Martinen ezpata-dantza eta herriko dantza-soken inguruan; ondoren jasotzen dira gure herrian ezagutu diren dantza talde guztien kronika eta bilakaerak, modu irakurterrez eta atseginean, batez ere, Aurtzakaren 25 urteak aztertuz; osagarriak ditu, txitularien atala, argazkien bilduma, etab.

SALMENTA: aurkezpen egunean bertan, merkeagoak salduko dira; beraz, saiatu etortzen eta elkar ikusiko dugu denok.

Euskarazko alea: 4 Euro (aurkezpenean), 6 Euro (gero).

Ale elebiduna: 6 Euro, (aurkezpenean), 9 Euro, (gero).

Azaroak 13, PAS DE BASQUE EUSKAL DANTZEN IKUSKIZUNA

Usurbe Antzokian, 22:30etan

Gure 25. urteurrenari amaiera emateko gaur egun euskal dantzen munduan ezagutzen den ikuskizun arrakastatsuenetakoa ekarri nahi izan dugu.

Juan Antonio Urbeltz eta ARGIA dantzari taldeak emanaldi honetan aurkezten dituzten dantzak, ondare tradizionalaren sustraietatik abiatu eta modu erabat garaikidean loratzen den etorkizuneko euskal dantzaren ereduaren bilaketan urrats berri bat dira.

Ikuskizuna goraipatua izaten ari da nonahi eta oso kritika onak jasotzen ari da. Hona hemen adibide bat:

Edorta Kortadi, 2004-02-13  "Juan Antonio Urbeltz, coreógrafo y director del grupo Argia viene programando a lo largo y ancho de toda la geografí­a País Vasco un nuevo espectáculo de danza denominado Pas de Basque, que como todos los suyos es espléndido, y va in crescendo en esa dinámica entre popular y culta a la que viene sometiendo a la danza tradicional del Paí­s Vasco, dentro de un proceso de depuración y de elaboración propios, como pocas veces se ha logrado y conseguido nunca entre nosotros.

Digamos de entrada que es el espectáculo mas sobrio, conceptual, austero y minimalista de cuantos ha trazado hasta el momento, llegando a una serie de parámetros y reduccionismos de los que le va a costar salir, superarlos y trasgredirlos.

Concepto y simbolismo en la elección de danzas separadas y concatenadas en un orden superior y único que va desde las ejecutadas sobre el centro del universo, simbolizado por las figuras primordiales del punto, el cuadrado, el rectángulo y el cí­rculo, hasta liberarse y desparramarse por el espacio transversal e infinito a base de cí­rculos abiertos y concatenados, entradas y salidas en zig-zag o en hélice sobre el espacio del escenario único.

Y lo hace además recuperando indumentaria, formas, poses y estilos entre arcaicos y primordiales, entre modernos y últimos, y utilizando colores y sonidos que están al borde de la experimentación final y la transvanguardia, como a la vuelta y al comienzo de todo lo que hoy se hace y se cocina. Creo que es un espectáculo circular que colmarí­a los deseos de Jorge Oteiza a cerca de su propuesta sobre la integración de todas las artes en un lenguaje unitario y único.

Parece en muchos momentos del espectáculo que estamos viendo lo de siempre, pero con ojos nuevos, con otros puntos de mira y de altura. Nada queda al azahar o incontrolado, sólo se utiliza el cuerpo, hay menos aditamentos teatrales y escénicos que en anteriores espectáculos, y sin embargo se produce la emoción y la magia del gesto irrepetible y audaz.

SARRERAK: salgai daude dagoeneko Usurbe Antzokiko leihatilan (9 Euro). Aurtzakaren GOIERRIKO ikuskizunarekin batera erosiz gero: 7 Euro‚ (biak 14 Euro).

Besterik gabe, izan ondo eta egun hauetan elkar ikusiko dugulakoan.

Goierriko dantzen ikuskizuna

"Arratzaren otsetic ezagutu oi-guenduen... prozesioa zebillenean, ...ezcon-zaleai laguntzean, ...guizon-dantza, ...beste dantza mota guziac, ...baita ere..." J. I. Iztueta, 1824.

GOIERRIKO, 2004. urtean, 25. urteurrena ospatzeko asmoz, AURTZAKA dantza taldeak prestatu duen dantza-ikuskizuna da. Azken hiru urteetan Goierri eskualdeko dantza eta folklore-ondarea bilzeko egin den lanaren ondorioa da bertan eskaintzen dena. Hala jaso ditugu, bai gaur egun gure eskualdeko tradizioan bizirik dirauten dantzak (ezpata-dantzak, sokadantza...), bai orain gutxi galdutakoak (erromeria), nola aspaldi batean desagertu eta honetarako propio berreskuratu ditugun haiek (inauteria, dantza-jolasak...).

Baina ez da dantzen erakusketa hutsa. Dantza hauek egiteko moduak eta aldaerak ere oso kontuan izan dira, eta balioa eman nahi izan diegu. Baita dantzen inguruko beste osagai guztiei ere: janzkera, doinu, protokolo, inguru eta abarri. Ia beti oinarri dokumentatu edo testigantza aukeratuei esker.

Segurako San Migel eta San Nikolas, Loinazko ezpata-dantzari eta banderazale, Ordiziako santanazale, Zaldibiko soinu-zahar eta zortziko, Ataungo Txelemon, Otsailko eta Mozorro, Idiazabalgo Mozorro-zuri eta Zatar, Mutiloako Ardilarru, Segurako Hartz eta jorrai-dantzari, garai batean dantza-librean egiteko modua... denak eta hainbat gehiago goza ditzakezue ikuskizun honetan, Goierriko dantza-ondarea ardatz dutela.

Zuzendaritza Mikel Sarriegirena da eta musikaren ardura Aitor Furundarenak izan da.

Beasainen eta Goierri guztian dantzari izan diren guztiei eta dantza-ondarea gordetzen eta mantentzen lagundu duten guztiei eskainitako omenaldi eta eskertza izan nahi du ikuskizun honek.

GOIERRIKO EZPATA-DANTZAK

Gipuzkoako ezpata-dantzen artean, oraindik orain tradizioz bizirik mantentzen den aldaeretako bat da Loinazko San Martinen ezpata-dantza, ezpata txikiekin bakarrik dantzatzen delako berezia. Baina Goierriko herrietan asko eta asko dira, batez ere XIX. mendean, pertsonai ospetsuen aurrean (errege-erregina, agintari erlijioso...) dantzatuak izan direlako aurki daitezken ezpata-dantzen aipamenak. Oso zabaldua zegoen, halaber, prozesio eta bestelako jaiegunetan ezpata-dantzari taldeak osatu eta agertzea. Atal hau osatzen lagunduko dute Segurako ostiral santuan ateratzen den San Migel pauso bizidunak, Beasaingo prozesioko banderaren agurrak eta Ordizian garai batean ezpata luzeekin egiten zen zubiak. Ezpata-dantzarien janzkerak ere, zehatz-mehatz, Goierrin erabiltzen ziren eta direnen berak dira.

GOIERRIKO SOKADANTZAK

Sokadantzen ataleko ardatza Ordiziako Santanazaleen Esku-dantza da, Goierriko herri guztietan noizbait ezagutu diren mota orotako dantza-soken artean enblematikoena eta oso antzinatik dokumentatua.

Horren inguruan eraiki dira Juan Inazio Iztuetak Ordizian kokatu eta deskribatu zituen doinu asimetriko bereziko soinu-zaharrak, eta oraindik hainbat dantzari zaharrek oroitzen dituzten zortzikoak.

Honela harilkatutako multzoari, ahalik eta zehatzenik txertatu zaizkio sokadantzen protokoloetan jaso ahal izan ditugun apaingarri eta xehetasun txiki guztiak, bai eta zenbait dantzatzeko modu eta urraskera ahaztu ere.

GOIERRIKO ERROMERIA

Garai bateko erromerietako dantzaeran oinarritutako zatia da, aurreko atalen formaltasun eta ordenarekiko kontrastean, egitura alai eta biziagoan osatua.

GOIERRIKO JOLAS ETA ESKEAK

Atal hau osatzen dute Ataunen XIX. mendearen azken aldera egiten zen “Txelemon” izeneko fartsa edo herri-antzezpenarekin, Seguran R.M.Azkuek jaso zuen “Sarian zunzun” izeneko sorgin-dantzak eta Goierri aldean San Nikolasen inguruan burutzen diren eske-kantuek.

GOIERRIKO INAUTERIA

Goierriko baserri giroko inauteriak Errepublika garaian ezkutatu zirela esan dezakegu. Hala ere, non, noiz eta nola ospatzen ziren jakin ahal izateko hainbat zantzu eskaintzen dizkiguten testigantzak eta aipamenak badira. Bildutako informazio guzti horrek ahalbidetu du inauteriaren berreraiketa hau, aberatsa inondik ere. Ataungo Otsailko-eskea eta Mozorro-txuriak, Segurako Hartza eta hartza-zaina, Mutiloako Ardilarruak, Idiazabalgo Zatarrak eta Mozorro-zuriak, Jorrai-dantzariak... ikuskizunari amaiera emateko.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.