Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Gauargi jaialdia Ezpeletan
Nazioarteko dantzari gazteen jaialdia ospatzen ari da Ezpeletan. Uztailaren 18a bitartean Grezia, Costa Rica, Taiwan, Bielorrusia, Irlanda eta Senegaleko gaztetxoen dantza taldeak ikusteko aukera izango da.
Portugaleteko folklore jaialdirako etorritako taldeak han eta hemen
Portugaleteko Elai-Alai taldeak antolatzen duen Folklore jaialdia laster hasiko da. Aurten Europako herrialde berriak izango dira jaialdiko protagonista, bai Portugaleten eta baita Euskal Herriko hainbat txokotan ere.
Erromeria Eguna Errenterian
Datorren larunbatean, Uztailak 17, Errenterian Erromeria eguna ospatuko dugu. Jarraian eguneko egitaraua bidaltzen zaizue baita parte hartzaileak ere; baina jakin zuek ere gonbidatuak zaudetela jaian parte hartzeko.
Pipe and Tabor jaialdia Ingalaterran
Uztailaren 9tik 11ra, Nazioarteko Flauta (edo txistu) eta Danbor Jaialdia ospatzen da Stroud-en, Ingalaterran. Bertan, euskal txistua eta danbolina bezala, munduan barrena jotzen diren Pipe and Tabor aldaera desberdinak ezagutzeko aukera izaten da.
Webgunea berritu du Txistulari Elkarteak
Euskal Herriko Txistularien Elkarteak bere webgunea berritu du. Agendako ekitaldiak eta albiste berriak hobeto ikusteko aukera eskaintzen du diseinu berriak.
Tio Javier, ttunttunero ijitoa
Tio Javier, edo Javier Echeverria, 1830eko hamarkadatik 1908ra, 70 urte baino gehiagoz, San Ferminetako erraldoien konpartsari ttunttunaren musika jartzen ibili zen. 97 urte zituen erretiroa hartu zuenean.
Zumarragako jaiak 2004, dantza emanaldiak
Aurtengo Zumarragako Santa Isabel jaien baitan izango diren dantza emanaldien berri zehatza eman nahiko genizueke:
Zumarragako ezpata-dantza 2004
Santa Isabel egunez, urte luzetako ohiturari jarraiki, Irrintzi dantza taldeko kideek Zumarragako ezpata-dantza eskainiko dute.
Dantza eta herri oboeak
Herri Oboeak I. Nazioarteko Jaialdia antolatu dute Bilbon Gaztedi Dantzari Taldeak, Mairuek Erraldoien konpartsa eta Bilboko Gaiteroek, Bilboko udalaren laguntzarekin datorren uztailaren 17 eta 18an.
Errenteria Dantzan
Errenteria Dantzan jaialdia ospatuko ekainaren 18tik 27ra Ereintza Dantza Taldeak antolatuta. Hona ekintzak eta egitaraua:
Dokumentuaren akzioak