Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak 336 km dantzan

Dokumentuaren akzioak

336 km dantzan

2005/10/04 21:32

1599an, Shakespearen konpainiko kide zen William Kemp izeneko gizon batek Londres eta Norwich arteko 240 kilometroak dantzan egin zituen 9 eguneko dantza-ibilbidean. Burutapen ero hau sortu zitzaion karta-jokoan egindako hainbat zor oraindu ezinik zegoelako eta dirua eskuratzeko beste modurik aurkitzen ez zuelako. Bueno, hori da behintzat nik entzun nuena, baina izan liteke bizitza erdiko krisi batean izatea eta oraindik sasoiko gizon gaztea zela frogatzeko egitea.

Orain, 380 urte aurrera jauzi egin eta Jim Bartlett aurkitzen dugu, Ravensbourne Morris Men taldeko gizon bat, 324 kilometro egin zituena Kent-eko Orpington-etik abiatu eta Worcester-ra bidean. Gainera, Kemp-ek ez omen zuen bidea 9 egun jarrain egin, eta Bartlett-ek bide osoa zazpi egun jarraitan egin zuen. Hau gutxi-gora-behera egunero maratoi bat korritzea modukoa da, marka sinestezina, eta ondo dakit nik hori han bainintzen.

Nik 10 urte bakarrik nituen eta nire aita, Roger Dauncey, balentria hartan sukaldaria zen. Gogoan dut taldearekin pasa nuen eguna, Ingalaterrako lurretan barrena, eta nola 11 kilometro dantzatu nituen Jim-en ondoan. Gogoan dut egun hartan Jim-ek ez zuela askorik hitzegin, baina esperientzia hark eragin sakona izango zuen nigan, izan ere, 2006ko Aste Santuan nire bidaia egitera noa Ingalaterrako mendi zaharretan barrena, Tunbridge Wells-etik Worcester-era.

Zenbaitek esan dute eroa naizlea baina nik nahiago dut beste modu honetan ikusi. Jim zer egiten ari zen ikusi nuenean jakin nuen nire bizitzaren uneren batean nik bidaia bera egingo nuela, eta ez zen uste soil bat, ume nintzela erabakia bainuen heldua nintzenean egingo nuela. Jim-ek nire aurretik egin bezala MS elkartea eta The Make a Wish Fundaziorako bilduko dut dirua. Oraingoz nirekin batera bidea egingo duen fisioterapeuta baten bila nabil, eta beraz, zuk zeuk ere historiaren zati txiki honetan parte hartu nahi baduzu eta benetan beharra duten zenbait erakunderentzat dirua biltzen lagundu nahi baduzu jar zaitez nirekin kontaktuan.

Babesleak ere behar ditugu ibilgailu eta oinetakoetarako, eta beraz laguntzeko moduan bazaude zinez eskertuko dizugu. Ebentoaren jarraipen mediatikoak lortu nahi ditugun 100.000 libretara iristen lagungarri gertatu dira, eta noski, pozik gaindituko genuke marka hori.

Ben Dauncey

Ben Dauncey - Next Foot Up

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.