Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Elkartasuna Etorkizuna IV Eguna Basaurin

Dokumentuaren akzioak

Elkartasuna Etorkizuna IV Eguna Basaurin

2005/10/17 18:49

Basauri, 2005eko Arriaren 22an eta 23an

Ekitaldi hau Sustraiak Kultur Elkarteak antolatu, AEK, Euskara Bidean, Euskarabila, Arizko Ikastola eta Edurre Dantza Taldearen laguntzarekin, hori urriaren 23an egingo da Basaurin, eta aurtengoarekin, ELKARTASUNA ETORKIZUNA ekitaldiaren 4. saioa izango da.

EGITARAUA

Larunbat arratsaldean, Solobarria Plazan, “Voces navarras” deritzon jotari-taldearen jarduna.

Igandean, hilak 23, 10etatik aurrera, Sustraiak taldearen txosnan, harrera egingo zaie parte-hartuko duten taldeei.

Hamaiketatik aurrera, Solobarria Plazan, ekitaldiaren hasiera: parte-hartzaile guztien aurkezpena, eta Xavier Amuriza, Jon Enbeita eta Irineo Ajuria bertsolariek ongietorria emango diete horiei.

Jarraian, kalejira egingo da herritk barna.

Ordubatean, talde guztiak Balendin Berriotxoa kalean elkartuko dira.

Dantza-taldeen jarduna: Mendianikeko Dantzariak (Nafarroa), Baigorriko Arrola Dantza Taldea (Behenafarroa), Urdiñarbeko dantzariak (Zuberoa), Bilboko Gaztedi Dantzari Taldea eta Basauriko Edurre Dantza Taldea.

Ordubiterdietan herri-bazkaria, Solobarria Plazan jarrita egongo den karpan.

Lauterdietan, ekitaldiei hasiera emango zaie, hurrengo programaren arabera:

  • Bertsolariak: Xabier Amuriza, Jon Enbeita eta Irineo Ajuria.
  • Añanako gaita-joleak (Araba)
  • Zuberoako Abeslariak
  • Baigorriko gaita-joleak (Behenafarroa)
  • Lapurdiko fanfarrea
  • Tutera eta Cascanteko gaita-joleak (Nafarroa)
  • Basauriko Danbolin Txistu Elkartea
  • Raquel Pujana
  • Ana Madarieta
  • Koldo Iturbe
  • Mirari Azkune, Etxebarriako trikitilaria
  • Jaiaren amanera, Larrain dantzarekin

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.