Dokumentuaren akzioak
Euskal Jaia Bilbon
Euskal kultura bultzatzeko asmoz, Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Sailak Euskal Jaia antolatu du aurten ere. Casilda Iturrizar Parkeko Pergolan egingo da, datorren igandean, irailaren 25ean, goizeko 11etatik aurrera. Jarduera egitarau zabala antolatu da; bertan nabarmentzekoa da bertoko dantzen jaialdia, Beti Jai Alai taldearekin, eta denentzako erromeria. Ez dira faltako umeentzako erraldoien eta buruhandien kalejirak, joko tradizionalak eta mozorroak, umeentzako antzerkia, Patxin eta Potxinekin, eta Gargantua, gaztetxoenek ondo pasatu dezaten.
Gazteenak protagonista Euskal Jaia igandean, hilaren 25ean, goizeko 11etan hasiko da, erraldoien eta buruhandien kalejirarekin. Ordu berean, umeek joko tradizionalen eta mozorroen tailerretan izena eman ahal izango dute (eguerdiko ordu bata arte), eta, gainera, Gargantuan ibili ahal izango dira. Umeak izango dira familian gozatzeko egun honetako protagonistak, eta Patxin eta Potxin pailazoek Herri tropikala antzeztuko dute denentzat (13:00-14:00 h.).
Arratsaldez, jaia 18:00etan hasiko da, Beti Jai Alai dantza taldeak eskainiko duen jaialdiarekin; horixe izango da egun horretako ekitaldirik garrantzitsuena. Euskal Jaia amaitzeko erromeria egongo da eta bertan denak daude gonbidatuta, zahar zein gazte.
Euskal Jaia Bilbon: Egitaraua
Igandea 25, Bilboko Casilda Iturrizar parkean
- 11.00etan Erraldoien eta buruhandien kalejira
- 11.00etan Umeentzako tailerrak: Joko tradizionalak eta mozorroak
- 13.00etan Umeentzako antzerkia: Patxin eta Potxin (Herri tropikala)
- 18.00 Bertoko dantzen jaialdia: Beti Jai Alai
- 18.15 Erromeria
GARGANTUA goiz eta arratsaldez
Dokumentuaren akzioak