Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Hemen dira 2004ko inauteriak!
Asteburuan Sunbilla eta Leitza aldean hasi dira dagoeneko inauteriekin. Gaur, urtarrilak 26, Zubietako joaldunak Iturenen izango dira eta bihar Iturengoak izango dira Zubietan.
Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2003ko diru laguntzak
Koreografia sorkuntza, dantza lanen ekoizpena, bira artistikoetarako eta formakuntzarako 133.460 euro eman ditu diru-laguntzatan Eusko Jaurlaritzak 2003an.
Euskal dantza ikastaroa UEUn
UEUko Musika Sailak EUSKAL DANTZA IKASTAROA antolatu du UEUren Ikastetxe Nagusian otsailaren 28tik apirilaren 3ra. Musika-dantzako irakasleak, gorputz heziketako eta euskal dantzak gustuko dituen edozein irakaslerentzat zuzendua dago.
Iruriko 2004ko Maskaraden datak
Urtarrilean sartuz gero lagun asko galdezka ari zitzaigun Zuberoako Maskaraden datak jakin nahian. Iparraldeko EDBtik Katik helarazi dizkigu Iruri-Zalgizeko maskaraden datak. Horra:
Euskal dantza txapelketaren jaialdiak
Abuztuan Luhuson egin zen euskal dantza berrien txapelketara aurkeztu ziren koreografia berriekin bi jaialdi antolatu ditu EDBk: apirilaren 16an Miarritzen eta apirilaren 17an Donibane Garazin.
Dantza tradizionaleko mugimenduak
Ikastaro berezia antolatu du Mugaz Gaindiko Dantza Zentroak Donostian. Euskal dantza tradizionaleko mugimendu baten azterketa abiapuntu hartuta, mugimenduaren trebetasuna eta mugimendu horren kalitatea landuko dira.
Kriskitin San Sebastian de los Reyes-era
Durangoko KRISKITIN dantza taldeko 24 dantzari eta 10 musikari Madril Erkidegoko SAN SEBASTIAN DE LOS REYES herrira joango gara datorren zapatuan, urtarrilaren 17an.
Doinu eta Dantza 19
Horra Gasteizko Folklore Eskolak argitaratzen duten Doinu eta Dantza boletinaren 19. zenbakia. Urte berri on!
San Bizenteko XII Dantza Solteko Txapelketa
Laguntasuna taldearen eskutik, datorren urtarrilaren 25ean, arratsaldeko 18.00etan, Barakaldoko San Bizente auzoko XII. dantza solteko txapelketa ospatuko da.
Xaramel dantza konpainia kide bila
Xaramel dantza konpainiak bere taldea osatzeko kide gehiago bilatzen ditu.
Dokumentuaren akzioak