Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hi ere dantzari DVD

Dokumentuaren akzioak

Hi ere dantzari DVD

2006/03/08 17:26

John Ysursa euskal-amerikar dantzari eta unibertsitate irakaslearen eskutik euskal dantzak Ameriketako Estatu Batuetako euskal komunitatean zabaltzeko ekimen berri bat jarri da martxan. Oskorrik prestatu zuen Hi ere dantzari CDaren eredutik abiatuta, izen bereko DVDa prestatzen hasi dira, AEBtako euskal-amerikarrek dantza bakoitza nola egin ikasi ahal izateko. John Ysursa berarekin batera Enrike eta Lisa Corcosteguik jardungo dute dantzen azalpen bideoak prestatzen.

Gaur egun NABOko (AEBtako euskaldunen elkartea) sustatzaile lanetan ari da John Ysursa, eta ardura horretatik bultzatuko dituen ekimenetako bat da "Hi ere dantzari" DVDa. Euskalkultura boletinean irakurri dugu John Ysursak bere egitasmoen berri emateko webgunea sortu duela, eta bertan irakur daitezke euskal-amerikarrak dituen beste zenbait egitasmo. Adibidez, hainbat alorreako irakasleak eraman nahi dituzte Estatu Batuetara eskola puntualak eskaintzera. Adibidez Juan Antonio Urbeltz dantza ikertzailea eramateko asmoa dutela aipatzen da.

Hona hemen gai honi buruzko informazio gehiago:

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.