Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Goi Herri dantza taldeak Lantzeko ihauteria ospatuko du San Inazion

Dokumentuaren akzioak

Goi Herri dantza taldeak Lantzeko ihauteria ospatuko du San Inazion

2006/02/15 06:29

Martxoaren 4an, larunbatean, Goi Herri Dantza Taldeak Nafarroako herri ezaguna den Lantzeko ihauteri famatua hurbilduko du San Inazioko ihauterietara. 1997. urtetik ez da auzo honetan ihauteririk ospatzen; urte horretan gertatu baitzen San Inazioko Kultur Etxearen itxiera eta ondorioz, auzoan egiten ziren ekintzen kopurua jeitsi eta hainbat talde eta elkarte desagertu egin ziren. 70 pertsonek emango diete bizia Lantzeko ihauterietako pertsonaiei. Horrela, San Inazioko kaleetatik Miel Otxin edo Ziripot bezalako pertsonai ezagunak ikusteko parada izango dugu; baita hain ezagunak ez diren beste batzuk ere, ferratzaileak adibidez.

Pertsonaia guzti hauek eguerdiko 12.00etan Levante enparantzatik irten eta auzoko kaleetatik ibiliko dira. Goizeko emanaldia eta gero, partehartzaileek, San Inazioko beste elkarteetako kideekin batera, bazkari herrikoi bat ospatuko dute. Arratsaldean, Goi Herriko taldekideak Elorrietako Parkean bilduko dira Lehendakari Agirre etorbidetik Aoiz enparantzara eta handik, Levante plazararte defile bat burutzeko. Desfilea bukatzean kale animazioak jarraituko du, eta 19.30etan Elorrietako emparantzan Miel Otxin-en erreketa sinbolikoarekin batera amaiera emango zaio aipatutako “Lantzeko ihauteriari”.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.