Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hartzaro festibala Uztaritzen

Dokumentuaren akzioak

Hartzaro festibala Uztaritzen

2006/02/09 18:46
Otsailaren 24tik 28ra. Uztaritzen

Otsailaren 24tik 28ra. Uztaritzen

Ostailak 24, osteguna

  • 18.30etan, Latsa Batzokian: Thierry Truffaut-k "Joaldun et Kaskarot - Des carnavals en Pays Basque" izenburutzat duen azken liburua erakutsiko du.
  • 19.30etan, Festibalaren estreina
  • 21.00etan "Betiko gaita" entzungarria. Jondoni Bixintxo Elizan. Sartzea 5 Eurotan. Haurrendako urririk 12 urte artio. Uztaritzeko Gaiteroak eta Akizeko La Nèhe soinu-taldea sorkuntza, Jean Garin-ek zuzendurik. 80 soinularik, Remy GACHIS-ek eta Mañolo Espellet-ek soinubilduma berriturik edo berria soinu eginen dute, hemengo gaitazko eresbildumatik jesana baita atzerritik ere.

Otsailak 25, larunbata

  • 9.00etan Latsan: Xerri hiltzea. Herriko bertsulariek, gaiteroek eta trikitilariek alaiturik.
  • 9.00etan Lapurdiko plazan: Haur eta helduen arteko Ihauteriko jauntzi lehiaketa.
  • 10.00etan Hiribeheretik Lapurdiko plazaraino. Donostiako Haritza tamborrada, Uztaritzeko txarangarekin.
  • 10.00etan Lagunen etxean: Txistuzko ikastaldia. Txistularikumei idekia.
  • 11.30etan Bilgune pilota plazan. Mutxikoak, Erdizka taldeak emanik.
  • 16.00etan Lapurdiko egoitzan. Txistu entzungarria. Iparraldeko eskoletik jinik 40 ikasleek emanik

Donostiako Ihauteriak. Hiribehereko pilota plazan. (Euria balitz kiroletarat joanen ginen) 17.30etan.

  • Haritza tamborrada. Napoleoneko gudari-zainen 40 atabal eta Donostiako sukaldariak, Uztaritzeko txarangarekin
  • Fandango Abendoa. 40 txistulari gazteek emanik.
  • Astigarragako Iñudeak eta Artzainak
  • Kaldereroak. Pertzegileak, kauterak edo kaldereroak, Hongri herritik heldu omen dire ihauteriak heldu direla jakinarazteko.
  • Burrunka. Duela bi urte Uztaritzeko ihauterien karietarat asmatua, osatua. 20 atabal eta 10 gaitero Uztarturik. Beñat Amorenak zuzendurik.

"Oldarra dantza taldea" eta "Hartza iguzki"

  • 21.00etan Kiroleta Egoitzan. Sartzea 10 eurotan.
  • Miarritzeko Oldarra Dantza Taldea: Azken Oihua. Dantzak: Koldo Zabala. Musikak: Serge Lancen eta Antton Valverdek ontuak.
  • Hartza Iguzki. 100 dantzari,musikari eta antzerkilari Uztaritzeko ihauteri zahar-berrian. Antolamendua: Mariya Aneva. Dantzak Mizel Theret. Musikak: Remy Gachis, Beñat Achiary, Beñat Amorena, Pierre Visler. Argiak: Roger Hirigoyen. Soinua: Ernest Hirigoyen.

Begiratzea: Uztaritzeko Turismo Elkargoan zenbaki hunarat deituz: 05 59 93 20 81

Otsailak 26, igandea: Ihauterien ohidurak

  • 9.00etan Latsan. Euskal Herritik jinikako 20 sukaldaritzako taldeen arteko Txilindron Lehiaketa.
  • 13.00tean. Ihauterietako bazkaria. Salneurria 15 Eurotan. Lekuak mugaturik izanki, aintzinetik deitu zenbaki huntarat: 05 59 93 16 37. Amanitak trikitilariek, Uztaritzeko txistulariek eta Xingudko Gaiteroek alaiturik.

Kaskarotak, Kontilungorriak, Ponpierrak, Entsenaria, Musikariak eta abar, mendez mende orainokan Uztaritzen zehar dantzan

  • Goizeko 8.30etatik 11.30 artio Hiribehere Auzoan
  • Eguerditan ttanko, Elizaren aintzinean Kaskarotak oro dantzan
  • Eguerdi t'erditik arratsaldeko biak artio Purgu Auzoan.

Hiribehereko pilota plazan. Xiba Elkartea

  • Goizeko 10etatik Eguerdi artio: Haurren aldeko euskal jokoak. Birlen zoingehiaketa eta bertze joko Uztaritzeko elkarteekin.
  • Eguerditan: Pilta partida esku huska: Alfaro-Moutirats / Lambert-Etxekopar.
  • 15.00etatik 17.00ak artio: Haurren aldeko pilota jokoak.

Latsan

  • Arratsaldeko 17.30etan Latsan. Mutxikoak Punpeka taldearekin. Txilindron Lehiaketaren sariak.
  • 18.30etan. "Pantshow", Pantzo Irigaray. Sartzea dohainik. Latsa batzokian. Irulegi irratiko kazetari eta antzerkilari famatua jendarekin buruz-buru solasean.

Solasaldia: "Musika erakaskuntza eta ohidurazko soinua" 18.00etan, Lapurdi egoitzan.

  • Olivier Durf (FAMDT Lehendakaria)
  • Jean-Michel Lucas (Akitaniako DRACeko ohia)
  • Myriam Soula (Schéma Départemental d'Éducation Musicale)
  • Mixel Etxekopar (Herri Soinulariak)
  • Errobiko araneko elkarteak
  • Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin.

Otsailak 2, asteartea

HIribehereko pilota plazan

  • 18.00etan "Txarangaita", Donibane Garazki GAita Eguna kari karrikarat jalgi da. Taldea kobrez, atabalez eta gaitaz osatua da. Remy Gachis-ek zuzendua.
  • 18.15etan Ihauteriko jauntzi lehiaketaren sariak.
  • 18.30etan "Uztaritzeko zanpantzarra", 250 dantzari, soinulari eta antzerkilari. Hiribeheretik Purguraino Uztaritzeko Ihauterietako lagunak.
  • 19.30etan Zanpantzarren auzia. Purguko pilota plazan.

Hartzaro festibala bururatzeko... Gaueko 20.00etan Romeria Bilgune egoitzan, Kiki Bordatxorekin. Txarangaita, Uztaritzeko txaranga eta gaiteroak.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.