Dokumentuaren akzioak
Albisteak

Dantza'07, dantza garaikidearen 3. zirkuitoa
Otsailaren 14an jarri zen martxan Dantza Garaikidearen Zirkuitoaren IIl edizioa eta emanaldiak maiatzaren 3arte luzatuko dira. Barakaldo, Elorrio, Leioa, Gasteiz, Donostia eta Lasarten ikusi ahal izango dira Zirkuitoaren emanaldiak.

Bizkaiko eta Nafarroako Dantzari Egunak
Bilbon ospatuko da 2007ko Bizkaiko Dantzari Eguna. Maiatzaren 6an izango da Bizkaiko dantzari taldeek urtero ospatu ohi duten ekitaldian. Nafarroako Dantzari Eguna berriz apirilaren 21ean ospatuko da, eta Sakanan eta Irurtzun-en izango dira ekitaldiak.

Escena Jaialdia abian da Nafarroan
Dantza klasikoa, flamenkoa, garaikidea... Y por qué no? Danza, Ertza Dantza, Nova Galega de Danza, Marcos Vargas, Chloe Brulé eta Danzas del Mundo taldeko dantzariak moduko konpainien ikuskizunak Nafarroako hainbat herritaran ikusi ahal izango dira. Martxoa, dantzaren hilabetea da Nafarroan.

Ballet Biarritz junior Cannes-eko Gazte Konpainien Nazioarteko Topaketan
2004ko lehenengo Topaketan lortutako arrakastaren ondoren, Monique LOUDIERESek (Pariseko Operako Balleteko izarrak) zuzendutako Rosella Hightower Canneseko Goi Mailako Dantza Eskolak, Canneseko Udalaren lankidetzaz, jaialdia berritu egin du, eta nola Toscanako Ballet Junior hala Ballet Biarritz Junior gonbidatu dituzte.

Dantza sustatzeko 2006ko diru laguntzak
Koreografia sorkuntzarako, dantza lanen ekoizpenerako, bira artistikoetarako, formakuntzarako eta zabalkunderako 2006an eman dituen dirulaguntzen zerrenda argitaratu du Eusko Jaurlaritzak. Denera 206.000 Euro eman ditu deialdi honetan Eusko Jaurlaritzak, iaz baino 56.000 gehiago. Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak Kultura sailetik dantza ekimenei emandako hainbat diru laguntzaren berri ere eman du.

Mozorrotzeen kronika bat
Hausterre asteazkena. Bukatu dira 2007ko inauteriak. Bueno, zenbait tokitan izango dira oraindik ospakizun batzuk, baina ez da arrunta behin garizuman sartuta inauteriak ospatzen jarraitzea. Eguen zurian hasi eta inaute asteartea bitartean nire inaute-joan-etorrien kronika da ondoko lerrootakoa.

Santibate edo Martin beltza gogoan
Santibate, kabalkada, libertimendu, karatotxak, maskak edo maskarada ere tokika, sekulako hitz parrasta bat bada errealitate aldakor, lauso eta den bezala erran behar, Baxe Nabarre honetan, erdi galdu baten izendatzeko. Gauza segurra dena, ihauteriak erran nahi dutela ia denek, edo ihaute garaia gogora ekartzen.

Iker Murillo ETB2ko forum saioan
David Barberok gidatzen duen ETB2ko Forum saioan elkarrizketatuko dute datorren otsailaren 19an Iker Murillo dantzari pasaitarra. Ordu erdiko elkarrizketa izango da eta dantzaren munduan burutzen ari den ibilbidearei errepaso egingo dio Iker Murillok David Barbero kazetariaren galderei erantzunez.

Abiatu dira maskaradak Maulen
Larunbatean, otsailaren 3an abiatu dira maskaradak Maule-Lextarren. Zuberoako hiriburuan ohikoa izaten da maskaradak larunbatez edo neskenegunez aurkeztea, eta halaxe izan da lehen agerraldi honetan ere, errugbiarekin ez bat etortzeko.

Morris dantzak, jatorria eta metafora
Juan Antonio Urbeltz-ek liburu berria argitaratu du. "Danzas morris, origen y metafora" du izenburua liburuak eta gaur aurkeztu da prentsaurrean. Britainia Handiko morris dantza ezezagunen jatorriari buruzko teoriak eguneratzeko saiakera da honako hau.
Dokumentuaren akzioak