Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Mamuxarro xirri xarro!

Dokumentuaren akzioak

Mamuxarro xirri xarro!

2008/02/19 08:32

Arratsaldeko lehen orduetan katurik ez da ageri Unanuko kaleetan. Etxe batzuetatik gazte batzuk atera dira, eskuan poltsak dituztela, eta eskoletan elkartu dira. Kanpoan bospasei argazkilari zain eta eskolako hormaren aurka hurritz makilak, prest. Halako batean atera dira mamuxarroak eta mutuak eskolatik. "Argazki bat egingo dugu?" San Donato azpian jarri futbol ekipoa bailitzan eta arratsaldeko une baketsu bakarra eskain digute mozorroek.

Hasi da festa eta hasi dira korrika saioak. Kaleek hutsik jarraitzen dute eta argazkilari eta bideolariak gara mamuxarro eta mutuen biktimak. Unanuko kale estuetan gora eta behera arnas estuka jarri arte ibili gara ihesean. Poliki-poliki ikusleak iristen ari dira, eta lehen txandakoak nekatuta albo batera egin dugu eta iritsi berriak nola berotzen ditugun ikustera eta erretratatzera pasa gara.

 

Mamuxarroak zuriz jantzita daude eta mutuak arropa koloretsuekin. Denek daramate aurpegian kattolak, brontzezko maskara beldurgarriak, baina mamuxarroen etorria soinean daramatzen ezkilek

mamuxarro unanu

salatzen duten bitartean, mutuak ixilpean agertzen zaizkizu gutxien espero duzun kantoian. Soinujole bat ere agertu da eta harek hautsi du ordurarte ixiltasun eta korrika saioen hotsa.

Etxeetara sartzen ahaleginak egiten dituzte mamuxarroek eta etxekoek horretarako duten kantarekin zirikatzen dituzte: mamuxarro xirri, xarro, zer emango dizut, zazpina uzker afarirako, zata begi gorri, urtian behin etorri.

Unanun bildutako erreportarien artean Jon Ordoñez eta Lara Madinabeitia daude, Berriako kazetariak. Jon Ordoñez-ek erreportaje ederra prestatu du Berriarako eta datu interesgarriak bildu ditu. Adibidez Unanuko inauteriak ez zirela eten ez 36ko gerra garaian, ez ondoko frankismoko urteetan. Adineko Unanuarrak ere elkarrizketatu ditu eta kontu politak bildu ditu. Ikustekoa da baita ere Lara Madinabeitiak prestatu duen bideoa.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.