Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Natalia Bessmertnova, Giselle onena hil da

Dokumentuaren akzioak

Natalia Bessmertnova, Giselle onena hil da

2008/02/21 11:44
Natalia Bessmertnova, Giselle onena hil da

Argazkia: Leonid Zhdanov

Natalia Igorevna Bessmertnova 1941eko uztailaren 19an jaio zen Moskun. Bolshoiko balet eskolan hezi zen. 1961ean bukatu zituen dantza ikasketak eta eskola famatu horren historian lehen ikaslea izan zen azken azterketetan nota maximoa A+ jaso zuena. 1963an sartu zen Bolshoi Ballet-ean eta hiru hamarkadatan bertako lehen dantzaria izan zen.

Yuri Grigorovich, Bolshoiko zuzendari eta koreografo nagusi zenarekin ezkondu zen, eta senarrak zuzendutako hainbat baletetan jo zuen gailurra. Horien artean Natalia Bessmertnovak Giselle baletean egindako lana inoiz berdindu gabekotzat dute hainbat adituk.

Natalia Bessmertnova Moskun hil da 2008ko otsailaren 19an, luzaroan eragin dion gaitz larri baten ondorioz.

Natalia Bessmertnova Giselle dantzatzen Bolshoi baletarekin.

 

Natalia Bessmertnova eta Mikhail Lavrosky - Ravel Waltzes 1964

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.