Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Hondarribia Dantzan II ospatuko da asteburuan

Hondarribia Dantzan II ospatuko da asteburuan

Kemen dantza taldea 2008/05/14 15:17

Hondarribia Dantzan, dantzaren eta orohar folklorearen inguruko festa dugu, bertan hezkuntza ikuspegia zein alde ludikoa barneraturik daudelarik. Kemen dantza taldearen helburu nagusienetako bat bailaran hainbat ekintza kultural sustatzea izanik, Hondarribia dantzan ere ildo horren barnean kokatzen dugu. Bestalde, zer esanik ez, euskal kultura dantzatuaren zabalketaren alde lan egin ahal izateko bidea ere bada.

Gehiago irakurri

Arku-dantzak dira 2008ko Ezpalak jaialdiaren gaia

Arku-dantzak dira 2008ko Ezpalak jaialdiaren gaia

Ezpalak 2008/05/07 11:57

Maiatzaren 31an Iruñean eta ekainaren 1ean Eibarren ospatuko da Ezpalak, dantza tradizionalen nazioarteko jaialdia. Frantzia (Toulouse), Kanariak (Chimiche), Galizia (Betanzos), Errioxa (San Asensio), Nafarroa (Iruñea, Monteagudo), Bizkaia (Lanestosa) eta Gipuzkoako (Añorga, Oñati, Eibar) dantza taldeek parte hartuko dute Ezpalak 2008 jaialdian.

Gehiago irakurri

Euskaldunak eta Dantza 3. dantzaldia

Euskaldunak eta Dantza 3. dantzaldia

Iratxe de Arantzibia 2008/05/07 10:37

2006an sortutako Asociación Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE), atzerrian dauden euskal dantzarienganako konpromisoa berretsi nahi izan du, "euskaldunak eta dantza"ren 3. gala antolatuz. Ikuskizuna ekainaren 11an, arratsaldeko 20:30tik aurrera Euskalduna Jauregiko Auditorioan burutuko da.

Gehiago irakurri

Hnuy illa... Kukai eta Tanttakaren ikuskizun berria

Hnuy illa... Kukai eta Tanttakaren ikuskizun berria

dantzan.com 2008/05/07 10:09 1

Asteburu honetan estreinatuko dute Kukai dantza konpainiak eta Tanttaka antzerki taldeak elkarlanean prestatu dute ikuskizun berria: Hnuy illa... Joseba Sarrionandiaren lan poetikoa du ardatz Mireia Gabilondok zuzendu eta Jon Mayak koreografiatutako ikuskizuna.

Gehiago irakurri 1

Folklore alorraren eskaintza zabala Portugaleteko Azokan

Folklore alorraren eskaintza zabala Portugaleteko Azokan

dantzan.com 2008/05/07 07:56

Musika tresnagileak, ehungintza, jantzigintza eta osagarriak, eta folklore alorreko beste zenbait elkarteren stand-ak, musika, dantza eta folklore emanaldiak, eta tallerrak eta bestelako ekitaldiak izango dira asteburu honetan Portugaleteko III. Folklore Azokan. Hona hemen egitaraua:

Gehiago irakurri

Badator udako dantza denboraldia

Badator udako dantza denboraldia

dantzan.com 2008/04/30 13:33

Maiatzarekin batera hasten da dantza tradizionalen emanaldi eztanda. Legazpiko ezpata-dantza eta kapela-dantza eta Beasaingo Loinaz jaietako ezpata-dantza eta soka-dantzak dira asteburu honetako emanaldietako batzuk, eta aurten nobedade bat Andoain aldean, Santa Kurutzetan ezpata-dantza aterako baita.

Gehiago irakurri

Verdini dantza taldea, Andoaingo Bastero Antzokian

Verdini dantza taldea, Andoaingo Bastero Antzokian

Iratxe de Arantzibia 2008/04/30 12:43

Osteguna honetan, Andoaingo Bastero Antzokian, arratsaldeko 19:30 etan Verdini Dantza Taldearen "Argira" ikuskizuna izango da, Dantza Garaikidearen IV. Zirkuitoan.

Gehiago irakurri

Dantza ikastaroak Bilboko EHUren Artea eta Kultura ikastaroetan

Dantza ikastaroak Bilboko EHUren Artea eta Kultura ikastaroetan

dantzan.com 2008/04/29 10:29

Dantza garaikidean, baletean eta dantza tradizionalean, sortze prozesuak izango dira aztergai ikastaro horietan. Idoia Zabaleta, Laura Etxebarria, Jon Maya eta Filgi Claveriek koordinatutako ikastaroetan Isabel de Naberan, Martin Sonderkamp, Kepa Artetxe, Larraitz Artetxe, Sabin Bikandi, Juan Antonio Urbeltz eta Philippe Cohen izango dira irakasle lanetan.

Gehiago irakurri

Gerardo Viana eta Mentxu Medel, Logroñoko Dantzaren Etxeko ohorezko lagun

Gerardo Viana eta Mentxu Medel, Logroñoko Dantzaren Etxeko ohorezko lagun

Perfecto Uriel 2008/04/28 12:58

Logroñoko "Angel Corella" Dantzaren Etxeak Gerardo Viana (Nocedal, Bizkaia, 1926) eta Mentxu Medel (Donostia, 1954) izendatu ditu 2008ko Ohorezko Lagunak.

Gehiago irakurri

Edu Muruamendiaraz-i elkarrizketa ETB2ko Forum-en

Edu Muruamendiaraz-i elkarrizketa ETB2ko Forum-en

Iratxe de Arantzibia 2008/04/28 11:49

ETB2ko Forum programak datorren asteartean, apirilaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Egunean, 9:00etan eskainiko du David Barbero kazetariak Edu Muruamendiara dantzari, koreografo eta Aukeran Dantza Taldearen sortzaileari egindako elkarrizketa.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak