Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Iker Gomez-en Absurdo lana gaur Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Iker Gomez-en Absurdo lana gaur Bilbon

2008/10/27 10:06

Iker Gomez dantzari eta sortzaile eibartarrak Bartzelonako Institut del Teatren osatu zuen formazioa eta Europako hainbat konpainiatan aritutakoa da besteak beste Jiri Kilyiam, Nacho Duato, Stjin Cellis, Rui Horta, Wim Vandekeybus, Ramón Oller edo Cesc Gellabert-ekin.

"Absurdo" izeneko koreografia lana "Festival de Temporada Alta"n eta Mercats de las Flors - Bartzelonako Koreografia Zentro Nazionalean Europako Koreografo Gazteen zikloan aurkeztu da.  Bizitasun inkontsekuentez beteriko ekintza heroiko batean, eszenatoki gainean dauden bost antzezleek absurdua hartuko dute bizitza ulertzeko ahalegin usteletik ihes egiteko motor filosofiko gisa. Bilbao Antzerki Dantza (BAD) jaialdiaren baitan ikusi ahal izango da gaur Iker Gomez-en Absurdo lana.

Absurdo

Tokia: La Merced Ikastetxea

Data: 27/10/2008

Ordua: 21:30 h.

Fitxa teknikoa: Zuzendaritza, koreografia eta bideostage:  Iker Gómez / Musika: Mozart-en Requiem, Perro Reproduce-ren interpretazio askea / Eszenografia: Ana Belén Franco / Koprodukzioa: Mercat de las Flors, Temporada Alta eta Area Tangent / Antzezleak: Silvia Auré, Kepa Elgoibar, Gema Galera, Daniel González, David Sánchez / www.dvdanceart.com.

 

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.