Dokumentuaren akzioak
"Lur sagar" biraren hasiera
Dantzari horiek irailean hasi zuten euren ikaskuntza prozesua Artelekuk, Gipuzkako Foru Aldundiaren Arte Zentroak dituen dantza aretoetan, eta 2009ko uztailera arte jarraituko dute.
Denboraldi honetan koreografia berri bat gehitu da, "Songeurs”, Christophe Garcíarena: Kanadan bizi den koreografo frantses hau La [parenthèse] dantza konpainiako zuzendari eta koreografoa da.
"Songeurs", "Ameslariak"… Pieza hau hiru emakumerentzat sortu zen hasiera batean. Dantzaz Konpainia eskatuz, gizonentzat moldatu eta azkenean berriz sortu du Garcia-k: bertako hiru pertsonaien ametsetako munduan barneratzea proposatzen du. Euren irudipenezko mundu horrek kulunkatuko ditu, eta mundu horri aurre egingo diote, zaurituko baditu ere inoiz utziko ez duten munduari. Amets laburra izan arren, beti mereziko du hari eustea tarte batez errealitatetik ihes egiteko.
Dokumentuaren akzioak