Dokumentuaren akzioak
Dantzari Gazteen Bilbo Hiria III. Leihaketa
Lehiaketa honen antolaketaren helburuak disziplina artisko honen irakaskuntzari babesa eskaintzea, dantzari-gai berriak aurkitzea, dantzarekiko maitasuna sustatzea, eta dantza eskolen artean komunikazio sare bat hedatzea dira.
Lehiaketa irekia da bai dantza klasikoa, neoklasikoa, garaikidea eta espainarra lantzen duten 13 eta 16 urte bitarteko ikasle guztientzat. Ikasle bat izen-emateko interesa duten konserbatorio, akademia eta eskolek bideo bat bidali beharko dute (urriaren 23arte) honako helbidera, aurre-hautaketa egin dadin: Asociación Bilbao Ballet Elkartea / Elkano kalea 25, 1. C / 48008 Bilbo
Epai-mahaiak hiru sari eskainiko ditu: lehen sarituak 1000 euro eta ekainean egingo den "Euskaldunak eta dantza" 4. jaialdiaren parte hartzeko eskubidea irabaziko ditu; Bigarren sarituak 600 euro jasoko ditu eta hirugarrenak 300 euro. Diru-poltsa horiek dantzarien hezkuntzara bideratuko dira. Sariak urtarrilean ospatuko den afaria batean emango dira.
Datuak- Programa: Dantzari Gazteen Bilbo Hiria III. Leihaketa
- Antolatzailea: Asociacion Bilbao Ballet Elkartea (ABBE).
- Estiloak: Klasikoa, neoklasikoa, garaikidea eta espainiar dantza.
- Sariak: 1000 euro eta "Euskaldunak eta dantza" 4. jaialdiaren parte hartzea; 600 euro eta 300 euro.
- Tokia eta data: Arriaga antzokia (Bilbo), azaroak 16, igandea, 19:30etan.
- Sarrerak: 7-20 euro.
Aurreko urteetako sarituak
Bilbo Hiria I. Saria, Arriaga antzokia, 2006-azaroak-12
- Lehen saria: Sara Etxebarri, (Escuela Flamenca de Las Arenas-Amparo Olmeda).
- Bigarren saria: Haizea Paris, (Estudio de Danza “Nuria y Raquel”, Laudio).
- Hirugarren Saria: Efigenia Cervera, (Estudio de Danza “Ana Mª Aurrecoechea”, Bilbo).
Bilbo Hiria II. Saria, Arriaga antzokia, 2007-abenduak-09
- Lehen saria: Aiara Iturrioz, (Vitoria-Gasteizko Udal konserbatorioa, “José Uruñuela”).
- Bigarren saria: Angel Juarez, (Murtziako Dantza Udal Konserbatorioa).
- Hirugarren saria: Amaia González, (Vitoria-Gasteizko Udal konserbatorioa, “José Uruñuela”).
Dokumentuaren akzioak