Dokumentuaren akzioak
Bihar Herri jaialdia: ohizko euskal dantza eta soinuetaz sorkuntzaren alde lehen jaialdia
Aitzin-solas
Aspaldidanik nahia eta beharra nabaritu ditugu ohizko euskal dantzak ta musikak sorkuntzen aldeko leku berezia lortu behar duela.
Zonbait urtedanik Euskal Herrian barna sorkuntzak behatzen ahal ginituen haatik leku berezirik gabe, ez Iparraldean, ez Hegoaldean ezta bertze nunbait.
Eta nola ez aipa ohizko euskal
musikak eta dantzak bertze ezaugarri berriak bilatzen dituztela alabainan
norberak bere aldetik.
BIHAR HERRI deitu jaialdia Hego eta Ipar Euskal Herrian lehena izanen da. Bertze kultura bezala Euskal Herriko dantza eta soinu ugari dira eskualdeka nahiz aranaka nahiz herrika, barnekaldean eta itsas hegietan. Ber kultura ukanarren argi eta garbi da ezberdina dagoela, erraiteko izugarri aberatsa dugula, Euskara gure hizkuntza legez. Historioa luze-luzea eta garai hoietarik hemendik leinu ainitz iraganak dira eta zonbeit egonak, naski. Aintzineko erangin aintiz baita oraiko ere, hortakotz jakintza jorratua daukagu eta erakutsi behar dugu plazarat jalgirik, lau haizetarat.
Zin-zinez nahi dugu urtetik urterat BIHAR HERRI jaialdiak ezaugarria bilaka dezan euskal dantzak ta musikak sorkuntzen alde, xumeki izanik ere lehen urtetan. Haatik España, Frantzia eta Euskal Herriko antzokiko zuzendariak gomitatu ditugu ikus dezaten Euskal Herrian ere kultura arlo hau bizirik dagola eta orainean bizi dela geroari so eginez. Eta naski heien antzokitan asmakuntzak agertarazteko gisan.
Hegoalde osoan sarea ehuntzen ari gira sorkuntzak ezagutarazi nahiz jaialdi huntan datorren urtetik.
Aurtengo sorkuntzak ikustekoak direnak: Ana Non, Pilotar(h)itza, Bodarin, Mihimena aretoetan, Gauzak Biltzen, Sorginak, Atharratzeko Maskarda karriketan. Musikaldi eta kantaldietan Bordagarai taldea (KD Bahaki), Garikoitz Mendizabal (KD Bihurrikeritan), Otxalde (KD Ameslari), Mundo Nuevo (KD) eta Bostgehio. Jaialdi hunen aldeko bi talde berri izanen dira adibidez Mamutzak Burrunka taldetik jalgia eta A Batucada Boum. Eta Aragoinetik gonbitatu Los Tambores de Teruel.
2008ko BIHAR HERRI
- 14 asmakuntza
- 7 ikuskizun ahantzi gabe karrikako emanaldiak
- 50 talde
- 500 bat soinulari eta dantzari
Egitaraua
2008ko azilaren 7an
ortzirala
"Sorkuntza- Ekoizpena eta Hedapena ohizko dantza eta soinuetan"
19:00etan Herriko festak idekidura Miarritzeko elkarteekin eta Herriko Etxeko hautetsiekin
Aurresku dantza, Uztaritzeko Txistulariak, Ttrikitilariak
20:30ean Kasinoko Ambassadeurs gelan
Soinua dantza eta olerkia zuberotik jinak
Sartzea 15€- 10€- 5€
Lehen zatian: «Ana Non» - Agustin Gomez Arcosen liburutik asmatua. Emazte zahar batek bere etxetik joaiten da, azken bidai luze baten egiteko.
Jakin gabe etxeratuko denetz.
Musika: B.Holmaert. Ahots eta kantua: Maika Etxekopar. Dantzariak: Joana Larrandaburu, Oihana Larrandaburu eta Nadine Mailharin.
Bigarren zatian: Pilotar(h)itza: Pilotarien mugimendua dantza ote da ? Pilotaren punparen oihartzun soinua dea ? Musika: M.Etxekopar (baxoa, txistuak), P.Thibaud (perkusioa). Dantzaria eta Pilotaria: M.Théret eta M.Ithurria.
2008ko azilaren 8an larunbata
10:00etan Dianak karriketan barna Iparraldeko Gaiteroek, Txistulariek eta Trikitilariek emanik. Ondotik taldeak oro merkatuan
11:00etan Atharratzeko Maskarada St Eugeniko plaza eta ondotik merkatuan. Bi barikada eraikiak izanen dira
15:00etan Kasinoko antzokian Sartzea urririk
Garikoitz Mendizabal txistulari ospetsu eta Bilboko Txistulari taldearen zuzendariak Bihurrikeritan izeneko azken KD aurkeztuko du Aitor Furrundarena eskusoinulariarekin, 2008ko sorkuntza
16:00etan Musika biribilketan Kasinotik Santa Eugeniko plazarat
Euskal Herriko Trikitilariak, Txistulariak eta Gaiteroak
17:30etan Santa Eugeniko elizan Sartzea urririk
"Euskal Herriko Soinuak"
- Txistua: Bilboko Txistulariak, Miarritzeko Txistulariak
- Gaita: Iruñeko Gaiteroak, Baigorriko Gaiteroak
- Trikitixa: Zarautzeko Eneko Etxabe eta Oihana Irastorza
- Txalaparta: Miarritzeko Ortzi eta Gotzon Anaiak
- Tobera: Paxkal Indo
- Txanbela: Jose-Luis Fraile
- Txirula: Jean-Charles Sens
- Alboka: Mixel Ducau
18:30etik 19:30era Santa Eugeniko plazatik Kasinoraino Aragoinetik jin Terueleko danbor izugarriak, 19:00etan musikaldia emanen dute
19:30etik gauerdi arte Kasinoko Ambassadeurs gelan Sartzea urririk
Trikidero taldea giroa berotzeko, pintxoak eta arnoa goxatzeko
20:30ean: Bahaki euskarazko kantuak mundutik jinik. Bordagarai taldeak emanik, 2008ko sorkuntza: Jojo Bordagarai (kantua), E.Ruiz (gitara), M.Tambourindéguy (pianoa), Ph de Ezkurra (eskusoinua), E.Oxandaburu (baxoa), V.Thomas (perkusioa).
22:00etan Dantzaldia Trikili Trakala taldeak alaiturik M.Martineau (trikitixa), P.Lafitte (xirula), XErrotabehere (cajon eta pandero), A.Martineau (sax), X.Etcheverry (txirribita)
2008ko azilaren 9an igandea
- "Mamutzak" Burrunka taldetik jalgia, 2008ko sorkuntza.
- Donostiako Amara Tamborrada eta Uztaritzeko Txaranga.
- Terueleko danborrak Aragoinetik jinak
- Tamala Afrikako soinuak.
- A Batucada Boum Brazileko neurkadak.
- Baigorriko Txalaparta Taldea.
- Amikuzek Krikittun.
- Baztango Jo ala Jo.
15:30ean Clemenceau plazatik Gare du Midi-raino: Atabalaz-atabala
18:00etan Gare du Midi aretoan - Dantzak eta Kantuak (Sartzea 15€- 10€- 5€)
- Bostgehio taldea. Bortz neska, bortz ahots, bortz entzuteko. 2007ko sorkuntza
- Bodarin ikuskizuna. 2008ko sorkuntza
Lehenean Euskal dantzak, modern-jazz izeneko moldea, ihauterietako itxura elkartuak dira eta bigarrenean Bizkaiko dantzak eta flamenkoa. Nunbaita han Anaigazteak lagunarteak euskal dantzagintza zaharberritzen du, kultura eta ohidura ezberdin artean zubiak eraikiz.
2008ko azilaren 10an astelehena
- Mundo Nuevo taldea Ipar Argentinako soinua, 2008ko sorkuntza
- Otxalde taldeak Ameslari kantatuko du ametsaren luzatzeko, 2008ko KD
20:30ean Santa Eugeniko elizan - Kantuak (Sartzea urririk)
2008ko azilaren 11an asteartea
15:00etan Kioskatik Gare du Midi-raino Urratsez-Urrats
- Gauzak Biltzen Bardozeko dantza
taldeak emanik, 2008ko sorkuntza.
- Sorginak Seaskaren Etxepareko Lizeoko ikasleek asmatua eta emanik 2008ko sorkuntza. Ikusgarri hau omenaldia da. XVII. mendean Euskal Herrian baita Europan barna ere emazteen alde, presontegietan hilak eta suetarat aurtiki izanak zirenen alde. Sorginak bezala salatuak izan zirelakotz. Ikusgarria euskal dantzetaz eta guhaurrek asmatuetaz osaturik da, musikari dagokionez mundu zabalean hautatu ditugu.
- Otsagiko dantzak Arbonako Primadera taldeak emanik.
- Sorgin Dantza Uztaritzeko Izartxo taldeak emanik
- Mihimena: 2008ko sorkuntza: Baigorriko Arrola dantza taldeak aurkezturik. Orotarat 100 bat dantzari, antzerkilari, soinulari, eta bertze...
18:00etan Gare du Midi aretoan ( Sartzea 15€- 10€- 5€)
Solasaldiak
SORKUNTZA
– EKOIZPENA eta HEDAPENA ohizko euskal dantza eta soinuetaz
sorkuntzaren alde
Azaroaren 7an ortziralean, 14:00etan Miarritzeko Kazinoko Salles des Commissions
Sarhitza
- Filipe LESGOURGUES, Herri Soinu lagunaldiaren buruzagia: musika eta dantzetazko elkarteen batasun hunen helburuak, zendako festibala hori
- Daniel LANDART, Iparraldeko Euskal Kultur Erakundearen zuzendari ordea: euskal kulturaren hedatzeko laguntza
- Patrick LARRALDE, Iparraldeko Dantzarien Biltzarra elkartearen aintzinburua: xedeak eta Euskal Dantzarien Biltzarrarekilako lokarriak
- Frédéric VILCOCQ, Akitania eskualdeko kontseilua, Goi-mailako oraiko musiketazko Kontseiluaren zuzendari-ordea eta soinularia
Ohizko musika programaketa
- Sylvain GIRAULT, Bretaiñan Nanteko Nouveau Pavillon izeneko aretoaren zuzendaria, ohizko soinuen aldeko diru-lagundua den aretoa, FAMDTen elkarburua eta soinularia
Hedapena
- Javier VIVANCO, Kalean Cultura y Ocio S.L. Bilboko artisten agentea: Hego Euskal Herria eta Españaren artean lokarria artisten eta hedapena
Pausaldia
…
Sorkuntzalarieri hitza
Zendako sortarazi, nola asmatu, nola diru-laguntza bildu, zoin dira lokarriak amaturen eta profezionaleen artean ?
- BODARIN ikuskizunaz Christian LARRALDEri
- PILOTAR(H)ITZA ikuskizunaz Nicole LOUGAROTri
- Jo Ta Kurri - BURRUNKA- UFAKA ZANPAKA eta MAMUTZAK Beñat AMORENAri
- MIHIMENA Baigorriko eskualdeko ikusgarriaz Baigorriar bati
Oharmena
Itzulpenak euskara/frantsesa eta kastillanoa/frantsesa
JoJo BIDART artekaria
Bideoak
Harremanak behatzaileen eta partaideen artean
RADIOKULTURAari
esker abendoaren 9tik goiti, interneten bidetik
Azaroaren 7a ostiralean
Ana Non
- Musika: Bruno Holmaert
- Kantua: Maika Etxekopar
- Dantza: Joana Larrandaburu, Oihana Larrandaburu,
Nadine Mailharin
Ikuskizuna Etxebarren 2007. urtean lehen
aldikotz aurkeztua izan da, Agustin Gomez Arcosen liburutik asmatua.
Hiru dantzari, soinulari eta kantari bat. Bortzeek Ana Paucha anderearen
historia jakiterat emaiten dute. Emazte zaharrek atxilotegian dagoen seme gazteena besarkatzeko
gisan oinez bidai luzea egitea erabakitzen du. Beraz bere etxetik
badoa jakin gabe etxeratuko denetz.
Pilotar(h)itza
- Mizel Theret, dantzaria - Miarritze.
- Bi bertsulari
- Michel Iturira, pilotaria - Maule.
- JChristian Irigioyen, eskusoinularia - Gamarthe
- Michel Etchecopar txistuak - Gotaine
- Pierre Thibaud, perkusioak - Gironde
- Pierre Vissler - Montory
Besterik badea gure herrian, orotan bezala funtsean, debalde bezain beharrezkorik? Ez dü deusetako balio, alta gaü eta egün gira haren ondoan, izan dadin pilota ala hitz jokü, non ez den dantzan bezala korpitza jokoan. Non ote da hartan edertarzüna, non jentetarzüna? Zertako txostakatü, hainbeste nahi gabe izanik mündüan? Eta hau balitz nonbait biziaren giltza, herioaren ohiltzeko goiz ihitza? Galto horier ihardesteko, müsika zahar-berri, dantza eta poesia, bai eta hitza pilotari. Pilotaren mündüan ützüli poetiko bat proposatzen dü ikusgarri horrek, pilotan den edertarzüna ederretsi nahiz: Pilotariaren mogimentüa dantza ote da?
Pilotaren punparen oiharzüna müsika ote da?
Bertsularien hitza joko poetikoan sar
daitea?
Azaroaren 8an, larunbatean
Bordagarai taldea - Bahaki (KD 2008)
- Jojo Bordagarai - kantua
- Ph. de Ezcurra - eskusoinua
- Marc Tambourindeguy - pianoa
- Eric Ruiz - gitarrak
- Erik Otxandaburu -baxoa
- Vincent Thomas -atabala
Jojo Bordagarai Iparraldeko kantagintzaren eredu garrantzitsua da. 1973an ekin zion musikari, kantuaren ikuspegi garaikidea landuz, eta tradizioa eta identitateak gaurko ikusmira batez aurkeztuz. Bahaki izeneko disko berri hau (bosgarrena bere ibilbidean) lan ederra da benetan. Hainbat mundutako eta hainbat jatorritako zaporeak nahastuz izaera berezko bat lortzen du, bizitza bezalakoa, une lasaiak eta malenkoniatsuak memento biziekin orekatuz. Konposizio berrien usain freskoa dakarkigu, kantu tradizionalaren sujerikortasunarekin batera eramanez.
Bordagarai izenpean aurkezten den talde berriaren eragina aipatzea ezinbestekoa da nortasun eraginkorra lortu ahal izateko: bandoneoia, tres, pianoa, akordeioa, gitarraren doinuak, erritmo-sekzio bizigarri baten gainean dantzan, ahots samur eta gardenaren euskarri. Gusto handiarekin apainduriko doinuak, bihotz barrenetik abesturiko kantak eta izpiritu baikorrarekin landutako emozioak. Musika zingaroa, transhumante eta koloretsua, euskal gizarte biziarentzat.
Trikili Trakala
Baionako pesten karietarat lehendabiziko Karrikadantza sortu zuen etxeko talde horrek. Geroztik urte guziz, Gennetines herrian «Europako Dantzaldi Haundian» parte hartzen ohi du baita «Bouche à Oreilles» izeneko dantzaldian ere, Parthenay herrian hain xuxen eta ainitz bertze lekutan. Europatik bidaiatuz Euskal dantzak, ahoz, soinuz eta urratsez emaiten dituzte. Mutxikoak, fandango, scottish, polka, udako urratsa, mazurka, brando edo oraino chapeloise dantzatzeko prest ote zizte ? Orduan goazen aintzina lauetan !
- Maider Martineau: trikitixa
- Pauline Lafitte: txirula
- Xan Errotabehere: cajon eta pandero
- Alain Martineau: sax
- Xabi Etcheverry: txirribita
Azaroaren 9a igandean
Bostgehio
- Kantariak: Pauline Lafitte, Alexa Dulin, Manon Irigoyen, Maider Martineau, Laura Etchegoyhen
Bostgehio taldea bost ahots bost entzuteko da. Eztiki ala ozenki baina beti maiteki bost neska horiek xaramalatzen dituzte kantu ezberdinak adibidez: Errusiakoak, Bulgarikoak, Euskal Herrikoak bertzeak bertze. 2007ko Hendaiako «Les Maimorables» izeneko lehiaketa irabazi zutenetik han-hemenka kantaldietan, pestetan, festibaletan kantatzen dira zinez arrakasta bilduz.
Kantuak xoragarriak baldin badira kantariak xarmagarri daude eta biak betan atsegingarria izanen zaizue dudarik gabe !
Bodarin
- Artistiko Zuzendaritza: Maina Coronado, Bittor Coret, Christian Larralde
- Musika: Patrick Larralde, Josean San Miguel
- Jantziak: Isabelle Larralde
- Argia: ATG, Roger Irigoyen
- Soinua: Didier Teillagory
- Efektu bereziak: Jean Louis Zamora
25 dantzari
"Biziki aberats den euskal arte herrikoiaren iturrietan, mailegatzeko gaitasun goiztiar bat azpimarratuz hasi behar da." J.M. Guilcher etnologoaren aipamenatik abiatuz gure emaitza aintzinarazten dautzuegu. Lehen zatian Euskal dantzak, modern-jazz izeneko moldea eta ihauterietako itxurak elkartuak dira eta bigarrenean Bizkaiko dantzak eta flamenkoa. Nunbaita han lagunarteak euskal dantzagintza zaharberritzen du, kultura eta ohidura ezberdin artean zubiak eraikiz.
Azaroaren 10a astelehean
Otxalde Ameslari (KD 2008)
- Maitexa Duhalde: kantua
- Maite Durruty: kantua
- Miren Duhart: kantua
- Beñat Eyherabide: kantua, gitara
- Marc Eyeherabide: kantua, txirula harmonika
- Cédric Destribats: eskusoinua, txirula
- Laurent Ascarain: gitara, buzuki, mandolina
- Jérôme Chuilon: baxoa, bajo
- Miren Eyherabide: pianoa
- Bixente Eyherabide: perkusioak
- Jean Michel Bereau: perkusioak, bodhran
976: Taldea sortzen da Marc eta Benat Eyherabide baita Maite Maitxaren inguruan.Bide elgarrekilan egitea deliberatzen dute Otxalde izena hautatuz. 30 urteren buruan, adixdidantza historioa beti bizirik dago, hor da seguraski talde hunen iraunpenaren sekeretua.
Huna 13 tituluko diska bat, ameslari
uzten gaituena. Hautatutako gaiak, ametsa, ipuina, haurtzaroa, hizkuntza, kultura
eta ingurumenaren inguruan oinarituak dira.
Kulturaren eta garaikidetasunarekin loturik gelditzeko, taldeak autore
berezi batzuen hautaketa egin du.Xan Errotabehere, Itxaro Borda, Ernest
Alkat edo Mendiburu.
Mundo Nuevo
- Gorka Robles- kantua
- Mario Gachis- kantua, gitara
- Carlos Diaz- kantua, gitara
- Lucho Marchenay- baxoa, bonbo eta perkusioak
Mundo Nuevo taldeak xaramalatzen ditu musikaz Kueka, Zanba, Txakarera edota Txamame. Soinu hoiek aspaldidanik eta errotik Argentinatarrengan bizi-bizirik daude. Argentinatarren oroimena hoietan datzala erran genezake. Neurkada, soinu eta ahotzeri esker kantaldia xoragarria bilakatzen da eta gure baitan uhain goxoak nabarit ditzakegu ezti-eztiki.
Musikazko tankera hori
ez baita batere ezagutua edo hain gutti, gogoz urrunerat buruz lagunduko
gaitu.
Azaroaren 11a asteartean
Mihimena
Mahastizaintzarako gustua eta ofizioa, dantzarako gustua eta afizioa helduek behar diete gazteeri eman. Atzoko ohidurak eta lan jakitateak elgarri pasatuz eta elgarrekin landuz sortzen da herritar kultura, dantzaz, soinuz eta kantuz alaitzen dena.
Eginahal guziengatik, batzuetan gutien ustean gertatzen dira ezbeharrak, nahigabeak… Hodei ilunez ilun doa tximista, ortzantza…. beldur ikara eta batzuetan kaltea hedatuz mahastietan, alorretan edo berdin jendeetan…
Baina, hodei beldurgarriak haizeak barreiatzen dituenean, beti bezain eder eta bero agertzen zaigu iguzkia. Orduan, gure gogo-bihotzak ere pizten dira, indarrez berritzen eta elkartasunari esker eskuratu uzta elgarrekin dugu bestatzen, gozatzen...
www.eke.org/partaideak/blogak/mihimena
Txistualdia - Bihurrikeritan (KD 2008)
Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarena
- Garikoitz Mendizabal - lehen txistu eta zuzendaria
- Aitor Furundarena
- M.Olano - bigarren txistu 2
- G. Zabaleta - silbotea
- A. Gartzia - atabalaria
Zazpi urte zituelarik lehenaldikotz txistua eskuz hartu zuen eta geroztik bere bidai laguna zaio. Goi-mailako musika ikasketa egin eta, Euskal Herriko Txistulari Txapelketa irabazi ditu, adibidez: Bakarlari bezala Euskal Herriko Txistularien Lehiaketako lehen saria eskuratu zuen 1994 eta1996an eta bigarren saria 2002an. 2003. urtez geroztik Euskal Herriko Txistulari Elkarteko aintziburua da. 2004. urtedanik Bilboko Txistulari Bandako lehen txistularia eta zuzendaria da eta banda ospetsuarekin hiru diska grabatu ditu.
Hortaz gain ainitz musikalditan, telebistako emankizunetan, filmetan eta disketan parte hartu du bakarlari gisa nahiz taldeka. Aurten Bihurrikeritan bere lehen bakarkako lana argitaratu berri du, bertan txistuaren sorta bihurri eta birtuosoa biltzeaz gain, beste bide batzuk ere eskaintzen ditu.
Bere aldean, Aitor Furundarenak eskusoinua eta konposizioa ikasi zituen Carlos Iturralde eta Francisco Escuderorekin. 20 urte zituelarik Parisera joan zen, Max Bonnay eta Claude Ballifekin ikastera. Hiru urte beranduago bertako lehen sariak jaso zituen bai eskusoinuarena bai konposizioarena. Ondorengo urtea Kopenagen Mogens Ellegaard eta Ib Norholmekin ikasteko egona zen, eta Euskal Herrira itzultzean bi disko grabatu zituen. Azken urte hoietan hainbat talderekin aritu izan da eta ETBko hainbat emankizunendako lan egiten du oraino. Gaur egun Eskutank bikoteean ari da, eta Garikoitz Mendizabal txistulari famatuarekin ere bai. Azkenekotz, Musikene deitu Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegian irakaslea da.
Bilboko Txistularien Udal banda
munduko danbolinteroen elkarte profesional bakarrenetakoa da, Erdi Aroan
musika-jole eta juglareen udal taldeak izan zirenaren lekuko bizia eta
XVI mendea arte festa eta dantza guztien animatzaileen oinordekoa. Banda
hau talentu handiko lau gaztek osatua da. Erakusten ohi dute heien prestakuntza
akademikoa eta abilezia profesionala, bai jotzean, bai irakaskuntzan.
Udaleko musikari eginkizunetatik landa, Euskal Herri guztian nahiz Españan
musikaldiak eman dituzte baita Ameriketan ere.
Euskal Herriko Soinuak
Xiberuko txülüla nahiz Nafarroako gaita heien eskualdean aspalditik lekutuak izanik ere 1980.urte artio txistua Euskal Herri osoan nagusia zen.
Haatik zenbait urtedanik jada gaitak, trikitixak eta txalapartak txistua gainezkatuak dute.
Euskal Herriko musika talde ugarik erabiltzen ohi dituzte hala nola Oskorri, Kepa Junkera, Tapia eta Leturia, Nomadak Tx. Heien oihartzunari esker talde horiek ohizko soinu-tresna horiek entzunarazten dituzte iraganetik jin soiunak orainean. Ipar eta Hego Euskal Herrian barna milaka dira ohizko soinu-tresnak erabiltzen dituztenak.
Erran gabe doa gehien-gehienak amaturak direla, profesionalak XIX.mende hastapen huntan duela hogoi urte baino gehiago izanarren. Urtetik urterat profesionalek musika ikastegietan, musika taldeetan, dantza taldeetan edota armonietan eta bertze ogibidea daukate.
Bertze soinu-tresnak ospe gutiago izanik ere entzungai izanen dira: Txülüla, Xiberuko txanbela, gaita bezalaxe dena, Alboka , Tobera, burdinezko txalaparta.
Bihar Herri jaialdirat gomitatu musikariak
oro Euskal Herriko famatuetan dira, profesionalak ala amaturak.
Atabalaz-atabala
A Batucada Boum
30 atabalari
Bi urtedanik A Batucada Boum izeneko
elkarteak batucadazaleak biltzen ditu. Brazileko musika-tresna talde bat da
batucada, bereziki perkusioetaz osatua, hala nola: kaixa, surdo, agogo, txokalo, repinike
eta atabal. Musikaldiaren tankera desberdina da,
eman dezagun: Bahiako Batucada Afrikako soinuekin, Enredoko sanba Rioko
ihauterian entzun dezakeguna. Gaur egun 30 bat musikari gira. Gure taldeak ez du soinugailurik behar.
Ibiltari izanki hiri batean bi ekitalde arteko lokarria izan daiteke.Elektro-musika motarekin ongi doakio
batucatari ere bai, ez da batere arrunta !
Mamutzak
25 musikari
Mamutzak: Euskal Herriko xoko geiheneri sua eman ondoren, Burrunka lagunartea (15 perkusio eta 10 gaitero) jauzika jalgitzen da kanporat, karrikaz-karrika ibiltari talde berriaren aurkeztu nahiz, Mamutzak izena duena.
Talde hunen kemenak, indarrak, ausardiak,
herriko festak, festibalak eta bertze inguratuko ditu pestaren bihotza
alaitzeko modu ezin hobeagoan.
Tamala
Tamala taldeak mendebaldeko Afrikaraino
soinuen bidez laguntzen zaituzte, ez tamalez bainan pozik ! Talde horri
esker Euskal Herria tropikala da ezen Burkina Fasotik ekarri Balafon,
Jenbe eta Dunduna, Senegaleko Sabar, N'tama eta Suruba-rekin adiskideak
dira, baxoa eta gitara lagun, musika jorririk aditzeko. Soinularieri
buruz hemengoak eta hangoak izanki azkenekotz mundukoak dira !
Tambores de Teruel
30 atabalari bederen
Aragoinean dagoen Teruel herritik jiten gira. Usaian, Pazkozko aste kari gure herrian ateratzen ohi gira danborraren soinua emanez. Bizkitartean bi motako entzungarri emaiten ahal ditugu hala nola: Karriketan: Karriketan zehar ibiliz musika jotzen dugu Teruelen bezala. Taularen gainenan: Entzungarriak oren batez dirau eta jendeari xehetasunak emaiten dazkogu, zernolako neurkada erabiltzen dugun eta nolaz Terueleko Pazkozko aste kari, talde osatzen dugun.
Urratsez-urrats
Gauzak biltzen
"Gure oroitzapenak oinarritzat ditugu, gure bizi osoan ibiltzen garen oinazpia"Patrick Estraden aipamen hau du Lagunekin taldeak hautatu "Gauzak Biltzen" ikusgarrian taularazteko. Ikusgarrian ikusliarra, iragaiten den denboraren bideari jarraikitzen zaio oroitzapenak sortzen eta bizitzen ikusteko asmoan.
Egun ez da ikusgarriaren lehen zatia baizik emana izanen : igurikatu beharko delakotz oroitzapen bat bilaka dadin honen bukaera ezagutzekotan...
Sorginak
Ikusgarri hau omenaldia da. XVII. mendean Euskal Herrian nahiz Europan barna emazteen alde, presontegietan hilak eta suetarat aurtiki izanak zirenen alde. Sorginak bezala salatuak izan zirelakotz. Ikusgarria euskal dantzetaz eta guhaurrek asmatuetaz osaturik da, musikari dagokionez mundu zabalean hautatu ditugu.
Argibideak
Ikuskizun ordaindurik
Azaroaren 7a ostiralean, 20:30 Xiberutik jin dantzak eta Ahotsak Kasinoko antzokian
- Lehen zatian: Ana Non
- Bigarren zatian: Pilotar(h)itza
Azaroaren 9a igandean, 18:30 Kantuak eta Dantzak Gare du Midi aretoan
- Lehen zatian: Bostgehio
- Bigarren zatian: Bodarin
Azaroaren 11a astelehenean, 18:00 Dantzak Gare du Midi aretoan
- Baigorriko Mihimena
Salneurriak
- 15€: osorik
- 10€: Synergie kartadunak, langabeziakoak, RMIdunak, ikasleak, taldeak (10naka guttienik)
- 5€: haurrak 12 urte petik
- 30€: sarbidea (3 ikuskizunentzako)
Aintzinetik begiratzeko deitu behar da Miarritzeko Office de Tourisme 05 59 22 44 66 zenbakirat edo Interneten bidez : www.biarritz.fr
Ikuskizun dohainik
Azaroaren 8a larunbata
15:00 Txistua Kasinoko antzokian Garikoitz Mendizabal txistulari famatua Bihurrikeritan Aitor Furundarena eskusoinularia eta Bilboko Udal Txistularien banda
17:00 Euskal Herriko Soinuak Santa Eugeniko elizan Euskal ohizko soinu-tresnak Euskal Herriko soinulari famaturekin
19:30 - 00:00 Kantaldi eta Dantzaldi Kasinoko Ambassadeurs gelan
- Pintxoak eta Irulegiko arnoa goxatzeko
- Trikidero giroaren pizteko
22:00 Trikili Trakala
dantzaldiaren alaitzeko
Azaroaren 10a astelehenean
20:30 Kantaldi Santa Eugeniko elizan
Otxalde Ameslari eta Mundo Nuevo
Karrikako Hitzorduak
Azaroaren 8a larunbatean 19:00-19:30 Kasinoko plazan Aragoineko Terueleko Danborrak
Azaroaren 9a igandean 15:30 Atabalaz-Atabala Kasinotik Gare du Midi arte: Baigorriko Txalaparta Taldea, Amikuzeko Kirikittun eta Baztango Jo ala jo. Tamala Afrikako soinuak. Mamutzak, (Burrunka taldetik jalgi karrikazko taldea) Donostiako Amara Tamborrada eta Uztaritzeko Txaranga. Terueleko Danborrak. A Batucada Boum Brazileko neurkadak
Azaroaren 11a asteartearekin 15:30 Urratsez-urrats sorkuntzaile gazteekin Kasinotik Gare du Midi arte (Plaza Berri triketean euria balitz) Gauzak Biltzen (Dantzak eta musika) Sorginak (Seaskaren Etxepare lizeoko ikasleek dantzak asmaturik). Otxagiko dantzak Primadera-Arbona Sorgin dantza Izartxo-Uztaritze.
Dokumentuaren akzioak