Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bihar Eifman Ballet Theatre-ren "Anna Karenina" Euskaldunan

Dokumentuaren akzioak

Bihar Eifman Ballet Theatre-ren "Anna Karenina" Euskaldunan

2008/10/21 15:59

 Benois de la Danse 2006ko sarietan Koreografia Onenaren saria eskuratu zuen eta Maria Abashova Golden Mask 2006ko dantzari onenaren saria eskuratu du, beraz, Bilboko Euskalduna Jauregian aurkezten den lana ondo babestuta dator. Formatu handian eskainiko da, eskenatokiak horretarako aukera ematen baitu.

2005ean estreinatu zen lana eta bi agerralditan bi ordu inguruko iraupena du. Leon Tolstoi-ren izen bereko lanean oinarrituta, Boris Eifman koreografoak dantzaren bidez protagonostien mundu sikologikoa islatu nahi izan du. Koreografiak hainbat taldekako eta binakako eszena handi eta gozagarriak ditu, hori guztia efektu berezien erakustaldi handiarekin.

Ikuskizuna datorren urriaren 22an, asteazkenean, 20:30ean, Bilboko Euskalduna Jauregian eskainiko da.

Ikuskizunaren datuak

Obra: "Anna Karenina"

Koreografia: Boris Eifman.

Jatorrizko ideia: Leon Tolstoiren lanean oinarritutakoa

Konpainia: Eifman Ballet Theatre..

Tokia eta data: Euskalduna Jauregia, urriak 22, 20:30ean.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.