Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Gauargi eta Bidasoaldeko jaialdiak: munduko folklorea gaztetxoen eskutik
Uztailaren 16arekin abiatuko da Ezpeletan Gauargi jaialdia. 6 egunen buruan, uztailaren 22an, hasiko da berriz, Bidasoaldeko folklore jaialdia. Batean zein bestean herrialde ezberdinetako gaztetxoak dira haien dantzak eta musika erakusteko arduradunak.
Herri dantzen jardunaldiak biltzen dituen liburua karrikaratu du HM txokoak
2003. eta 2004. urteetan herri musika eta herri dantzen inguruko jardunaldiak antolatu zituen Oiartzungo Herri Musikaren Txokoak. Horietan esandakoak liburuan bildu dituzte orain. Hitzaldi eta mahai-inguruetako testuez gain, jardunaldi haiek osatu zituzten ekitaldi praktikoagoak ere ageri dira liburuan.
Kanpezuko Ioar dantza taldeak 25 urte
Kanpezuko Ioar dantza taldeak 25. urteurrena ospatzen du aurten eta horretarako hainbat ekitaldi antolatu ditu heldu den larunbaterako (uztailak 4). Joaldunak, txistulariak, bertsoak, bazkaria eta nola ez, dantza izanen dira egun osoan zehar.
Ikasi moonwalk edo ilargiko ibilera egiten bi minututan
Sustatun irakurri dugu datorren asteazkenean, uztailaren 1ea, nazioarteko Moonwalk eguna izendatu dutela, Michael Jacksonen omenez. Moonwalk edo ilargiko ibilera da bere ekarpen koreografiko ezagunenetakoa.
Dantzarekin lotutako bideoak Eitb-ren bideo sormen leihaketan
Eitb kultura euskal telebistako saioak laugarrenez jarri du aurten abian bideo sormen leihaketa. Bertara aurkeztutako bideoetatik bik behintzat badute dantzarekin nolabaiteko harremana. Batek ordenagailuz egindako animazioaren bitartez, "zazpi jauziak" dantzatzen erakusten ditu pertsonai batzuk. Besteak aurreskuaren bertsio bitxia aurkezten digu.
Iztuetaren txapinak
Gipuzkoako dantzak egiteko utzi zizkigun argibide zorrotzek aditzera ematen zuten horiek egiteko, besteak beste, oinetako egokiak beharko zituela dantzariak. Dantza-maisuak behintzat txapin fin eta arinak zerabiltzala antzematen da honako argazki honetan. Juan Ignazio Iztueta dantza maisuaren dantzarako zapatilen argazkia Euskomedia fundazioaren digitalizazio lanei esker:
Juan Carlos Santamaria donostiarrak dantza sari nazionala jaso du
Juan Carlos Santamaria (Donostia, 1964-2016) Espainiako kultura ministerioak ematen duen dantza sari nazionalarekin. Argazkia: Iratxe de Arantzibia
Lauarin Nazioarteko Folklore Jaialdia Donostian
Heldu den ekainaren 25etik 28ra eginen dute Donostian Lauarin nazioarteko folklore jaialdiaren edizio berri bat. Donostiko Goizaldi, Eskola eta Trebeska dantza taldeek antolatutako jaialdia da eta bertan Inglaterratik, Mazedoniatik eta Poloniatik heldutako dantza taldeek hartuko dute parte, Euskal Herriko ordezkariekin batera.
Dantza taldeen funtzioaz mahai-ingurua Errenterian
Errenteria Dantzan egitarauan dantza taldeen funtzioaz, iraganaz eta etorkizunaz hitzegiteko mahai-ingurua burutu da. Ramon Santxez-ek moderatuta Xabier Mendizabal, Patxi Laborda eta Jon Maya aritu dira hizketan. Hona hemen mahai-inguruaren audioa entzuteko moduan.
Brokel-dantza Bergarako besarkadaren urteurrenean, 1840an
1839 urtean elkar besarkatu zuten Espartero isabeldarrak eta Maroto karlistak Bergaran, lehen Karlistaldiari amaiera emanez. Hori gogoratzeko urteurren ospakizunak egin ziren ondoko zenbait urtetan. Lehenengo urteurrenean Jose Ignazio Iztuetari enkargua egin zioten dantza talde bat presta zezan eta brokel-dantza eraman zuen. 1840ko brokel-dantza horren programa topatu dugu Koldo Mitxelena Liburutegian eta hona ekarri nahi izan dugu.
Dokumentuaren akzioak


