Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Lauarin Nazioarteko Folklore Jaialdia Donostian

Dokumentuaren akzioak

Lauarin Nazioarteko Folklore Jaialdia Donostian

2009/06/24 11:25

Honako egitaraua izango du ekainaren 25tik 28ra bitarte ospatuko den Lauarin Nazioarteko Folklore Jaialdiak:

Ekainak 25, Osteguna

Hernani. Gudarien Enparantza - 19:30   

Hernaniko San Juan festetako egitarauaren barruan, jaialdian parte hartzen duten hiru taldeek beraien herrialdetako musika, kantak eta dantzak eskainiko dituzte.

  • Ensemble Keramikar (Veles - Mazedonia)
  • Monkseaton Morrismen (Monkseaton - Ingalaterra)
  • Zespół Tańca Ludowego HARNAM. (Łódz - Polonia)

 

Ekainak 26, Ostirala

Donostia. Konstituzio Enparantza - 20:00

Jaialdiari Donostian hasiera emateko, honako taldeek beraien herrialdetako musika, kantak eta dantzak eskainiko dituzte, Donostiako dantza taldeekin batera.

  • Arkaitz Dantza Taldea (Donostia - Euskal Herria)
  • Goizaldi Dantza Taldea (Donostia - Euskal Herria)
  •  Monkseaton Morrismen (Monkseaton - Ingalaterra)
  • Zespół Tańca Ludowego HARNAM. (Łódz - Polonia)

 

Andoain. Goiko Enparantza - 20:00

Andoaingo San Juan festetako egitarauaren barruan, jaialdian parte hartzen duen talde batek bere herrialdetako musika, kantak eta dantzak eskainiko dute, dantza talde antolatzaileetako batekin batera.

  • Ensemble Keramikar (Veles - Mazedonia)
  •  Trebeska Dantza Taldea (Donostia - Euskal Herria)

 

Ekainak 27, Larunbata

Donostia. Antiguako merkatua - 11:00

Jaialdian parte hartzen duten dantza taldeek, antolatu dugun dantza tailer baten barruan bere herrialdetako dantzak erakutsiko dituzte. Tailerra irekia izango da eta nahi duen edonork parte hartu dezake.

  • Ensemble Keramikar (Veles - Mazedonia)
  • Monkseaton Morrismen (Monkseaton - Ingalaterra)
  • Zespół Tańca Ludowego HARNAM. (Łódz - Polonia)

 

Donostia. Bretxa - 17:00

Lauarin Txikia. Donostia eta inguruko dantza taldeetako umeek, Bretxatik hasita Konstituzio Enparantzaraino desfilean joango dira.

 

Donostia. Konstituzio Enparantza - 17:30

Lauarin Txikia. Donostia eta inguruko dantza taldeetako umeek, beraien dantzak erakutsiko dizkigute Konstituzio Enparantzan.

  • Arkaitz Dantza Taldea (Donostia)
  • Aurrera Gure Ametsa Dantza Taldea (Urnieta)
  • Haurtzaro Dantza Taldea (Oiartzun)
  • Koruka Ama Birjinaren Eskola (Donostia)
  •  Trebeska Dantza Taldea (Donostia)

 

Donostia. Konstituzio Enparantza - 20:00

Jaialdian parte hartzen duten dantza taldeek beraien herrialdetako musika, kantak eta dantzak eskainiko dituzte, Donostiako dantza taldeekin batera.

  • Ensemble Keramikar (Veles - Mazedonia)
  • Monkseaton Morrismen (Monkseaton - Ingalaterra)
  • Koruko Ama Birjinaren Eskola (Donostia - Euskal Herria)
  • Kresala Dantza Taldea (Donostia - Euskal Herria)
  • Zespół Tańca Ludowego HARNAM. (Łódz - Polonia)

 

Ekainak 28, Igandea

Donostia. Antiguako kaleak - 12:00

Jaialdian parte hartzen duten dantza taldeek, desfilea egingo dute Donostiako Antigua auzoko kaleetan zehar.

 

Donostia. Antiguako Frontoia - 13:00

Jaialdian parte hartzen duten dantza taldeek beraien herrialdetako musika, kantak eta dantzak eskainiko dituzte, Donostiako taldeekin batera.

  • Antiguotarrak Dantza Taldea (Donosita - Euskal Herria)
  •  Ensemble Keramikar (Veles - Mazedonia)
  • Hernani Musika Eskola Publikoko txistulariak, dultzainero eta trikitilariak. (Hernai - Euskal Herria)
  • Irrintzi erraldoi konpartsa (Donostia - Euskal Herria)
  • Monkseaton Morrismen (Monkseaton - Ingalaterra)
  • Zespół Tańca Ludowego HARNAM. (Łódz - Polonia)

 

Donostia. Antiguako Frontoia - 14:30

Bazkari Herrikoia. Jaialdian parte hartuko duten taldeekin batera bazkaltzeko aukera daukazu. Jaialdiko giroa bertatik bertara ezagutzeko aukera. Hortarako salgai jarri ditugu bazkari txartelak 10 eurotan. Txartelak eskuratu nahi izanez gero, honako helbidera idatzi: info@lauarin.com, edo eta Antiguotarrak elkartean eskatu. Bazkaria Antiguako honako elkarteek prestatuko dute:

  • Antiguoko Kirol Elkartea
  •  Basoetxea Elkartea
  • Istingorra Elkartea
  • Izurun Elkartea

 

Donostia. Antiguako Frontoia - 16:00

Nazioarteko Erromeria. Bertako eta atzerritik etorritako musikariek beraien herrialdetako doinuak joko dituzte. Dantzatzeko aukera ezin egokiagoa.

 

Donostia. Antiguako Frontoia - 20:00

Jaialdiaren bukaera eta partaideei agurra. Hernaniko Musika Eskola Publikoko dultzaineroek "Larrain Dantza" joko dute ekitaldiari amaiera emanez.

 

Uztailak 2, Osteguna

Usurbil. Frontoia - 22:00

Usurbilgo Santa Isabel jaietako egitarauaren barruan, Mazedoniako Keramikar taldeak bere herrialdeko musika, kanta eta dantzak eskainiko dizkigu.

 

Atzerritik etorriko diren taldeei buruzko informazioa:

 

Monkseaton Morrismen and Folk Dance Club . (Monkseaton - Ingalaterra)

 

"Monkseaton Morrismen and Folk Dance Club" Northumbriako dantza tradizionalen erakusle da eta Ingalaterrako dantza talde folklorikoen artean liderretako bat. "Club" hau 1955. urtean, musiko eta dantzari talde txikia bainan biziki eskudun izateko xedearekin sortu zen, ingalaterrako dantza tradizionaletatik gertuen legozkeen benetazko erakustaldiak emateko gai izango zena. Bereziki beraien Northumbria herrialdeko dantzak.

Monkseaton Morrismen and Folk Dance Club


Bere hastapenetan, "Club"-ak urtean zehar berrogei agerraldi baino gehiago egiten zituen era guztietako publikoaren aurrean. Azken urteetan aldiz, agerraldien kopuruak behera egin duen arren, hamabost bat dantzaldi egiten dituzte urtean zehar. Hiru alditan Edinburgoko "Royal Festival Hall"-ean dantzatu izan dute.


"Club"-ak atzerrian dantzatu du eta zenbait bira egin izan ditu Norbegian, Alemanian, Frantzian, Ipar Amerikan, Txekoslabian, Hong Kongen eta baita Euskal Herrian ere, 1988. urtean Donostiara egin bait zuten bisita Goizaldi dantza taldearen eskutik. Hala ere, urteko dantzaldirik garrantzitsuena beraien Monkseaton herri txikian, Urte Berri egunean egiten dutena da.
Nahiz eta taldearen agerraldiak profesionalak izan, "club"-a osatzen duten dantzari eta musikoak guztiz amaterrak dira. Irabazten dituzten sosak jantzi tradizionalak mantentzeko eta gastu administratiboei aurre egiteko erabiltzen dute.

 

Mazedoniako bandera Ensemble Keramikar. (Veles - Mazedonia)

 

Ensemble KeramikarEnsemble Keramikar 1954. urtean sortu zen. Gaur egun 250 dantzari eta musiko inguru dira taldeko partaideak, hauetako gehienak gazteak eta ikasleak.


3500 kontzertu baino gehiago emanak ditu Keramikarrek. Jaialdi ezberdinetan hartu du parte Ensembleak baita musikaletan jardun ere. Bere programaren kalitatari esker, Keramikak hainbat diploma eta onespen irabazi ditu, haietako garrantzitsuenetakoa "Srebren gerdan" onespena izanik, Frantziako Dijon herriko MMF jaialdian irabazitakoa.


Ensemble Keramikarrek hainbat diska grabatu ditu herrialdeko kantu tradizionalekin. Jantziak oso aberatsak dira, bertan gorria, zuria eta beltza gehien erabilitako koloreak izanik.


Ensemble taldeko partaideen gaztetasuna eta pasioa, Mazedoniako zeruko uhinetan dirauten abestietan errotuta daude.

 

Zespół Tańca Ludowego HARNAM. (Łódz - Polonia)

 

"Harnam" Folklore dantza taldea, bere hasieretan "Ehun, Jantzi eta Larru Industrietako Langileen batasunaren Dantza Talde Ordezkaritzailea" bezela ezagutzen zena, 62 urte daramazki lanean. Bere hasieretan taldea "Szymon Harnam" ehun fabrikan kokatua zegoenez, "Harnam" bezela ezagutu ohi da.

Zespół Tańca Ludowego HARNAM


"Harnam" Folklore dantza taldea 1947. urtean sortu zen. Bere sortzailea - Jadwigo Hryniewiecka maisua, dantzari famatua zen eta koreografo ospetsua, Tacjana eta Stefan Wysockiren Dantza eta Musika Eszenikoen Hezkuntza Eskolako ikaslea. Barsobiako "Wielki" Antzokiko koreografo eta dantzari nagusia ere izan zen eta "Harnam"-eko zuzendari artistikoa bere hasieretatik.


Łódz, taldearen jatorrizko hiria, erreboluzio tradizio handia du. 2008. urtean, hiriaren eskubideen ezartzearen 585. urteurrena ospatu zuen. Poloniako herri-errepublika garaian kapitalismo garaiko gabezi asko konpondu ziren, instalazio eta etxebizitzak eraiki ziren eta unibertsitate mailako goi eskolak ezarri ziren. Herritarrek eraiki berri den hiri gunea dute eta hiriaren forma gaurko eta biharko beharretara egokitzen ari da. Aldaketa guzti hauek hiriaren bizitza soziala, ekonomikoa eta kulturalaren garapenarekin batera datoz.


"Harnam" Folk Dantza Taldearen historia langileen hiri honen gerra ondoko aldaketekin lotura zuzena du. Łódz Poloniako hiri handienetako bat da (hirugarrena) populazioari dagokionez. "Harnam" taldea gerra ondorengo urte haietan sortu zen Łódz Poloniako behin behineko hiriburu ez ofiziala zenean, gune administratibo eta kulturala. Kultura denon eskura jartzearen ondorioz, mugimendu artistiko amateurra bereziki indartsua zen.


"Harnam" fabrikaren kultur etxea paper garrantzitsua jokatu zuen mugimendu honetan. Dantza, artearen adarra bezela, han lantzen zen ere. Han erakusten zitzaien fabrikako langile gazteei, eskolako gazte eta Łódzeko beste lantegietako langileeei ere.


"Harnam"-en lehen arrakasta artistikoak antzerki amateurrarekin lotuta daude. Dantzari gazteak Haijermansen (1947) "Itxaropena" eta Gorkyren "Ama" emanaldietan hartu zuten parte. 1949. urterarte isolatuta egon bazen ere, urte honetan bere lehenengo agerraldia egiten du atzerrian. 1951. urtean brontzezko domina lortu zuen Berlineko Munduko Gazte eta Ikasleen Jaialdian. "Harnam"-ek honako jaialdietan hartu zuen parte, Bukarest, Dijon, Niza (Azur Kostaldeko Palmarekin saritua), Kishyniev, Venecia, Viena eta munduko beste zenbait jaialdietan. Atzerriko agerraldiez gain, "Harnam"-eko artista amateurrak Poloniako herrietan emanaldi ugari eman zituen. 90 bira inguru egin ditu Afrika, Ipar Amerika, Asia eta Europan zehar.


Taldearen atzerriko karreraren barruan Maurice Bejarten baletarekin batera emandako kontzertua Palais des Beaux-Artan, Bruselasen (1962). Poloniar filmetan eta Poloniako telebistako programa ugarietan agertu dira.


"Harnam" folk dantza taldea da. Jadwiga Hryniewiecka zuzendariaren bizitza artistiko luzeari esker, estilo propio, profil argia, eta folk dantzak eraldatzeko bide zehatza ezari zuen. Dantzaren erro originala gordez beharrezko eraldaketa artistikoak eginez eszenatokira egokitzeko. Dantzariak amateurrak dira bainan erakusteko aukeratutako eraren bitartez teknikoki eta artistikoki maila altua lortzen dute. Taldearen dantzari askok bere hezkuntza 6 urterekin hasten dute. Taldeak bere errepertorio barruan dantza ugari ditu, Poloniako folklorearen aberastasuna erakusten dutenak.


"Harnam"-en balioaren erakuslerik onena Polonia eta atzerriko prentsan agertutako iritziak. Hauek aipatzen dituztenen artean honakoak agertzen dira: dantzarien elegantzia eta nortasuna, benetako jantzien kolore eta edertasuna, koreografia onak eta estilismo uniformea efektu merke eta azalekoak eragotzita.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.