Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Herri dantzen jardunaldiak biltzen dituen liburua karrikaratu du HM txokoak

Dokumentuaren akzioak

Herri dantzen jardunaldiak biltzen dituen liburua karrikaratu du HM txokoak

2009/07/01 11:10

Herri Musikaren Txokoak antolatutako 2. eta 3. jardunaldietan landutako gaiak bildu dituzte liburu honetan. "Herri musika eta herri dantzak" eta "Herri musika eta herri dantzak hezkuntza sarean" izan ziren jardunaldi haietako gai nagusiak. Esan bezala 2003. eta 2004. urteetan egin ziren jardunaldiok.

2003an ospatu ziren hitzaldi eta mahai-inguruetan herri musikak eta herri dantzak bizi dituzten arazoak aztertu zituzten. Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin antolatutako jardunaldi hauetan Iñaki Irigoien, Jose Ignazio Ansorena eta Valladolidetik etorritako Elías Martínez izan ziren hizlari. Hauetako bakoitzak berak egindako azterketa eta esperientziez hitz egin zuen: herri dantzetan erabilitako doinu eta hauek jotzeko soinu tresnez Iñaki Irigoienek, dantza tradizionaletako erritmoak jotzen dituen musikariaz Jose Ignazio Ansorenak eta Valladolid inguruko prozesioetako dantzez Elías Martínezek. Inguru ezberdinetako hizlariak izanik plazaratuko zituzten arazoakk ere ezberdinak izanene zirela pentsa bazitekeen ere, kontrakoa ikusi omen zuten. Herrialde batean zein bestean arazo oso antzekoak omen ditugu. Hitzaldien osteko mahai inguruan beste gai hauek plazaratu zituzten: musikari eta dantzarien arteko harremana, tradizioa berritzearen zentzua, herri musika espektakulo huts bezala aurkeztu behar ote den...


2004.ean, gaiak gehiago luzatzeko emate zuelakoan, erantzunak eta bideak topatzeko xedez, hezkuntzan jarri zuten jardunaldien gai nagusi. Jardunaldi hauetan Euskal Herriko eta Catalunyako adituek hartu zuten parte. Euskal Herritik Emilio Xabier Dueñas, Iñaki Eguren, Mendigaña Gorostiaga, Jon Maya, Josu Larrinaga eta Jon Fernandez aritu ziren bertako eskoletan bizi den egoera azalduz. Catalunyatik berriz, Josep Alba, Joan Serra, Maria Antònia Pujol eta Carme Balagué etorri ziren hango Aula de la Musica Tradicional-en sorrera bultzatu zuten beharrak eta berau martxan jartzeko egin behar izan zuten lana azaltzen. Guztiek irakaskuntzaren egunerokotasunaz hitz egiteaz gain klaseak aurrera eramateko, erakusteko, behar izaten den materialaz eta haren sorkuntzaz ere hitz egin zuten.


Liburuan, hitzaldi eta mahai-inguruetako testuez gain, jardunaldi haiek osatu zituzten ekitaldi praktikoagoak ere ageri dira. Hala, zenbait tailerretako eta erromerietako dokumentu grafi-koak gehitu dira jardunaldi haietako bakoitzari dagokion atalaren bukaeran praktikak nola gertatu ziren azaltzeko.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.