Dokumentuaren akzioak
Juan Carlos Santamaria donostiarrak dantza sari nazionala jaso du
Juan Carlos Santamaria (Donostia, 1964-2016) Espainiako kultura ministerioak ematen duen dantza sari nazionalarekin. Argazkia: Iratxe de Arantzibia
Teruelgo Santa Maria San Pedro elizan egin zuten aurreko asteartean (ekainak 23) Espainiako kultura ministerioak ematen dituen sari nazionalen entrega.
Banaketa horretan honako sariak eman ziren: Espainiako Letrena, Narratiba, Poesia, Entsaio, Antzerki-literatura, Haurrendako eta gazteendako literatura, Espainiako Historiarena, Komikia, Itzulpena, Itzulpengilearen lana, Irakurzaletasunaren bultzada, Argitalpen lan onenarena, Arte plastikoak, Argazkigintza, Ondarearen zahaberritzea, Gizateriaren ondare diren hiriendako saria, Musika, Dantza, Antzerkia eta Zirkoa.
Sarituen artean, Juan Carlos Santamaria dantzari Donostiarra. Dantza koreografien sorkuntzaren atalean sari nazionala jaso zuen.
Ibilbidea
Formazio klasikoko koreografoa da Juan Carlos Santamaria. Gorputzaren askatasuna bilatzen du musikar eta arnasketaren mugimendua uztartuz. 1992an, Espainiako dantza konpainian sei urte dantzan aritu ostean, koreografo lanari ekin zion. Madrilgo dantza kontserbatorio profesionalean ere balet irakasle lanean hasi zen. 2000. urtean lan hori utzi eta buru-belarri ekin zion bere konpainia (Santamaría Compañía de Danza) bultzatzeari. Duela gutxi Gaztela-Leongo Dantzari Profesionalen Eskolako zuzendari egin dute dantza klasikoa eta garaikidea bultzatzeko xedez. 2008an Madril hiriko dantza saria eta jaso berri duen Dantza sari nazionala eskuratu zituen.
Dokumentuaren akzioak