Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Fustiñanako Paloteadoa abuztuaren 6an ospatuko da
Barde-Ribera dantza taldeak Fustiñanako Paloteadoren ekitaldi berria prestatu du datorren abuztuaren 6rako. Hamabost urteko etenaren ondoren iaz berreskuratu zuten eta aurten ere gogotsu dabiltza prestaketa lanetan Barde-Ribera dantza taldeko kideak.
Tchoukotka eta Uganda Folklore Bizian nazioarteko jaialdian
Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak antolatzen duen Folklore Bizian nazioarteko jaialdia uztailaren 21etik 25era ospatuko da aurten, eta kontraste handik bi talde gonbidatu izango ditu, eskimalen talde bat Siberiatik etorria eta Ugandako talde bat. Galdakao, Usansolo, Sopelana eta Arrigorriagan izango dira emanaldiak datozen egunotan.
Gure herrialdean betatuta
Sakanako Etorkizuna Euskal Dantza Eskolak publikoki salatu nahi du nafarroan dagoen etxe erregionalen federazioa (Altsasuko LA ENCINA elkartea barruan dagoela), gure taldea betatzeagatik , gezur larrietan oinarriturik.
Portugaleteko Nazioarteko 26. Folklore Jaialdia
Gaur, uztailak 18, abiatuko da Portugaleten Nazioarteko 26. Folklore Jaialdia. Brasil, Bulgaria, Buriatia, Chile, Dagestan, India eta Euskadiko folklorea erakutsiko da lehen agerrialdi honetan. Datozen egunotan Euskal Herriko 24 txokotan ikusiko dira Portugaletera etorritako taldeen emanaldiak.
Maskara-da ikuskizuna estreinatuko du Orritz taldeak
Euskal mitologian oinarrituta, Maskara-da ikusgarria estreinatuko du Irurtzungo Orritz dantza taldeak bihar, uztailaren 17an. Ismael Yagüeren musika darama lanak eta urte hauetan taldeak egindako lana jasotzen duen DVDaren aurrerapena da.
Orain Iparralden, Mauleko Festetan, Igandean
Orain pare bat asteko Zugarramurdiko “Sorginaren Egunean” ekitaldi arrakastatsua (1000 sarrera baino gehiago salduak) egin ondoren, aurrera doa Oskorrik Baztango Dantzariak Taldearekin martxan jarri duen proiektu berria.
Elai-Alai dantzan 1938ko film batean
Euskadiko Filmategiak Gernikako Elai-Alai dantza taldearen irudi zaharrak berriztatu eta prestatu ditu, eta datorren uztailaren 21ean Baionako Euskal Museoan eskainiko dira. Proiekzioaren ondoren, Filipe Oihanburuk Elai Alairen ibilbidez, eta haren ondotik etorri ziren Olaeta eta Oldarra baletetaz mintzaldia eskainiko du.
Hamabigarren aldiz, Erromeria Eguna egingo da Errenterian
Neskatxen soka-dantza, erromeria nagusia eta herri bazkaria izango dira ekitaldi garrantzitsuenak. Madalen Jaien aurreko larunbatean ohikoa izaten da Erromeria Eguna, eta aurtengoa etzi izango da. Aurten hamabigarren aldia da jaialdia antolatzen dutela, eta Ereintza Dantza Taldea da guztiaren arduraduna. Dantzak erakustaldi soila beharrean, parte-hartzaileagoa izan behar zuela uste zutelako hasi zen Ereintza Erromeria Eguna antolatzen, eta asmo horrekin jarraitzen dute.
Mutxiko elkartea 2010ko Boiserako Jaialdira bidaia
Mutxiko Elkartea uztailaren 27tik abuztuaren 1a bitarte Boise-n (Idaho, Estatu Batuak) ospatuko den “Jaialdi 2010”era gonbidatua izan den talde internazionala da. Bost urtetik behin ospatzen den “Jaialdi 2010”, Euskal Herria eta Estatu Batuko diasporaren arteko erlazioa sendotzeko aukera aparta izan ohi da, Estatu Batuetako euskal komunitateentzako derrigorrezko hitzordua bilakatzen delarik; bertan 30.000 pertsona inguru biltzen da.
Txinara doa dantzara Bakioko Itxas-Alde dantza taldea
Uztailaren 13an Shangaiko Nazioarteko Erakusketan dantzatuko du Bakioko Itxas-Alde dantza taldeak. Ondoren, munduko abesbatzen lehiaketan emanaldia eskainiko du. Uztailaren 11tik 22ra Txinan ibiliko da Bakioko dantza taldea.
Dokumentuaren akzioak


