Dokumentuaren akzioak
"Dantzaria naiz / Soy bailarin" Verdini Dantza Taldearen lan berria
Lan berri honetan, Isabel Verdinik ez du argumentu zehatz bat narratzen, baizik eta zenbait galdera mahairatzen ditu, adierazpen artistiko bat zer den eta zer ez den itaunaren inguruan, edo nola minusbaliotasuna adierazpen artistikoen iturri ere den. Estreinaldia larunbatean, urriaren 2an izango da, 20:00etan, Donostiako Victoria Eugenia antzokian.
Verdinik gogoeta izan ohi du beren lanen abiapuntuan, eta ikuslearen bihotzera iristea du helburu. Horretarako, bere sorkuntzak historia edo argumentu baten inguruan garatu izan ditu, aurreikusitako helburua betetzeko laguntzaile fidel eta gida egokia. Hala ere, gaur egun eta konpainia izaten ari den eboluzioaren eta dantzarien lan pertsonalaren ondorioz, dantzaren kanpoko baliabideak alboratu, eta dantza baliatu nahi da, dantzaren indarra izan dadila ikuslearen begiak eta bihotzaren atea minusbaliotasuna duten pertsonen errealitatera irekiko dituena.
Verdini Dantza Taldearen 18 urteko ibilbidean pilatutako eskarmentuan oinarrituta, Donostiako koreografoak berriz ere erakusten du dantzarengan duen konfidantza minusbaliotasuna gizartean txertatzeko tresna bezala. 2007an estreinatu zuen "Argia" ikusgarriaren arrakastaren ondoren, eta oraindik biran dabiltzala, Verdini Dantza Taldeak urrats berria eman du eta gizartearen aurrean ispilua jarri du "Dantzari naiz / Soy bailarin" lanarekin. Artea eta minusbaliotasunaz gogoeta bat, gizartearen eboluzioaren metafora polit bat, Verdini Dantza Taldearen dantza eskenatokian artea den ala ez bere buruari galdetzen dion gizartea. Izan ere, ozenago esan liteke baina ez argiago: "Dantzaria naiz/soy bailarín”.
"Dantzaria naiz / Soy bailarin" lanaren estreinaldirako sarrerak txarteldegian salgai daude dagoeneko, eta Kutxaren interneteko salmenta zerbitzuan ere eros daitekezke.
Datuak
- Ikuskizuna: “Dantzaria naiz /Soy bailarín”.
- Konpainia: Verdini Dantza Taldea.
- Koreografia eta zuzendaritza: Isabel Verdini.
- Musika: Ismael Yagüe.
- Interpreteak: Olaia Goikoetxea, Nerea Astarbe, Marta Garmendia, Nora Azaldegui, Nekane Prieto, Haizea Sendón, Ana Álvarez, Jon Alonso, María Herrero, Aizpea Mugica, Carla Rivas, Agurtzane Verdini e Isabel Verdini.
- Estreinaldia: SUrriak 2, larunbata, 20:00etan Victoria Eugenia Antzokian.
- Sarrerak: 10, 8, 6 €.
Dokumentuaren akzioak