Sorkuntza erraminten tailerra Idoia Zabaletarekin

2010/10/01
Sorkuntza erraminten tailerra Idoia Zabaletarekin

Idoia Zabaletak berak azaltzen ditu tailerraren nondik norakoak: "Sorkuntza prozesuetan erabili ohi ditudan  lan tresnetako batzuk ikastaroko partehartzaileekin konpartitzeko helburua du tailer honen bidez.". Funtsean, sorkuntza lan bati ekiterakoan intuzioaren erdigunea, "inklinazioaren zero puntua" detektatzea da helburua. Bestetik, distantzia, zooma, eta perspektiba edo ikuspuntua lantzea, bakoitzak sortzen duenari buruz gogoeta egin ahal izateko. Besteen ideak gureganatuz lan egingo dugu, birformulatuz, elkar-karraskatuz, kutsatuz eta berriz ere jatorrizko puntura itzultzeko modu biziagoan".

 

Tallerraren datak

2010eko urria

  • Urriak 23, larunbata, 10:00etatik 14:30era
  • Urriak 24, igandea, 10:00etatik 14:30era

Tailerraren tokia: Dantzagunea - Arteleku, Kristobaldegi 14 - Donostia

 

Informazia: Hamalauzanko