Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza kodeak: dantza garaikidea ikasgai EHUn

Dokumentuaren akzioak

Dantza kodeak: dantza garaikidea ikasgai EHUn

2010/10/04 11:57

Dantza Kodeak izeneko ikastaro honen bidez, ikasleek koreografia sorkuntza garaikidearen teknikak, kontzeptuak eta erramintak ezagutu ahal izanen dituzte. Alderdi praktikoa jorratuko dute, gorputza sormenaren oniarri gisa lantzeko eta baita alderdi teorikoa ere, egungo produkzio koreografikoa aztertuko duena.

 

Ordutegiak eta datak:
  • Dantza eskolak: asteartetan 16:30etik 19:30era

  • Analisi eskolak: ostegunetan 16:30etik 19:30era

Tokia:  Bilbaoeszena, Gardeazabal Juan 3, 48004, Bilbo

 

Ikastaroaren iraupena:

180 orduko ikastaroa izango da:

  • Eskolako 144 ordu: urritik apirilera 24 aste

  • Proiektu baten sorkuntza gidatua - 36 ordu: maiatzeko eta ekaineko 6 aste


Ezaugarriak
 
  • Aukera askeko 8 kreditu eskainiko ditu ikastaroak.
  • Gehienezko plazak: 15
  • Ikastaroaren hasiera: urriak 14
  • Matrikula: 150 Euro
  • Izen-emate epea: irailaren 30etik urriaren 8ra.

 

Ikasketa egutegia

Dantza eskolak:

Irudia, gorputza eta hitzaren arteko konposizio estrategien tailerra:

  • Astearteak, urritik urtarrilera.
  • Irakaslea:  Igor de Quadra: Artista independentea, Londresko The International School of corporeal Mime/ técnica Decroux-ko irakasle ohia, Horman Poster kolektiboko kidea eta Muelle 3ko zuzendari-kidea.

Danzan sorkuntza eta esploraziorako erraminten tailerra
  • Astearteak, otsailetik apirilera
  • Irakaslea: Idoia Zabaleta: koreografo independientea eta biologoa, Dantza Berrian hezia Amsterdam, Bartzelona, Florencia eta New York-en. Moare Danza-ren eta Azala (Araba) sorkuntza eremuaren zuzendaria.


Analisis eskolak:

Egungo sorkuntza koreografikoaren analisi tailerrak

  • Ostegunak, urritik apirilera
  • Irakaslea: Isabel de Naveran. Artea, ikerketa eta sorkuntza eszenikoak"-en fundatzaileetakoa eta Arte eszenikoen artxibo birtualaren sortzailea. Arte Ederretan lizentziatua, Ikasketa Aurreratuen Diploma Irudi, Teknologia eta Kultura Garaikidean.

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.