Dokumentuaren akzioak
Dantzen grabazioan parte hartzera gonbidatu ditu dantzariak Oskorrik
Datorren urtean 40 urte betetzen ditu Oskorrik lehen kontzertua eman zituela, eta horrekin batera argitaratuko du lan berria. Dantzaren inguruan azken hilabeteotan burutzen ari den lana da hori: "Erreboluzio Frantsesean galdutako Dantza Zahar Birsortuak".
"Euskal Herriak eduki duen dantza maisu handienak, Juan Ignazio Iztuetak (1767-1845), 1789ko Frantziako Erreboluzio Handiak ekarri moda berrien poderioz, Gipuzkoako Antzinako Dantza Zaharren galera bat-batekoa ezagutu zuen bere gaztaroan eta, hortaz mindurik, dantza horien notizia ugari eta doinuen partiturak bildu zituen. Orain, Oskorri musika taldeak, dantza-doinu horietako batzuk prestatu eta, Baztango Dantzariak taldearekin batera, mutxiko, jauzi edo mutil-dantzen modura birsortu ditu, publiko guztiak dantzatzeko modu errazean.
Gaitz-ulerturik egon ez dadin, azaldu nahi dizuegu gure proposamena errekreazio soil bat dela, Baztango dantzariekin moldatu duguna, eta ez tradizioaren errekuperatze lan sakona; horretarako ez gaude prestaturik eta, gainera, ez da gure asmo printzipala, dantza-plaza animatzea baino. Dantza-doinu hauek plazara ekarri nahi genituzke, modu moderno eta gozagarri batez, gaur egungo dantzari eta dantzazale guztiek goza ahal ditzaten. Horregatik, dantza berriak direnez eta ez folkloretik jasotakoak, dantzok plazan jotzen ditugunean dotore baina moderno jantzita etortzeko eskatzen diegu dantzariei eta ez antzineko jantziekin.
CD-DVD-liburu formatoan argitaratuko ditu Oskorrik. Horrez gain, DVDan sartuko ditugun dantzekin ETBrako programa bat osatuko da. Filmazioen egutegia:
- Urriaren 24 igandean,Gasteizen “Ehun dukatekoa + Betronio txikia” eta “Mizpirotz”
- Urriaren 30 larunbatean, Bilbon “Upelategi” eta “Punta motz”
- Urriaren 31 igandean, Donostian “Hondarrabia txikia” eta “Azalandare”
- Azaroaren 1 astelehen baina festa egunean, Iruñean “Erribera” eta “Amorea, Margaritatxo”
- Azaroaren 7 igandean, Baionan “Galantak” eta “Napartxo”
Dantzak eta urratsak ikusi eta ikasteko:
Dokumentuaren akzioak