Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Non izan zarete uda honetan dantzan?

Dokumentuaren akzioak

Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/02 13:05
Urtero bezala hainbat dantza talde atzerrian ibili dira euskal dantza nazioartean erakusten. Jakin dugu, adibidez Galdakaoko Andra Mari Frantzia aldean izan dela, Villabonako Oinkari Ingalaterran edo Bakioko Itxas-Alde Kroazian. Basque Dance marka zela eta zeresana izan genuen, eta 2013ko udan atzerrian izan diren dantza taldeen zerrenda egin nahi dugu. Non izan zarete uda honetan dantzan?

Utzi erantzuna behean eta honako zerrenda osatzen joango gara:

Dokumentuaren akzioak

2013/09/03 09:02
Ibai Lorak: Szeged Hungarya.
2013/09/03 09:15
Eskerrikasko Ander! Sartu dugu zerrendan.
2013/09/03 09:16
Jakin dugunez Donostiako Kresala dantza taldea Ambert-en izan da, Frantzian.
2013/09/03 17:52
Jon Iruretagoienak hauen berri eman digu <dantzan> posta zerrendan: "Ixtorio Mixtorio ikusgarria Bretaniara eraman genuen Maritzuli konpainiarekin, Xinkako (Bidarte) eta Eraiki (Behobia) taldeekin. Guingamp eta Pontivy-n eman genuen. Hendaiako Akelarre taldea eta behobiako eraiki dantza taldea, IDB ek lagundurik, Bretaniara joan ziren, Concarneau-ko "les filets bleus" festibalean parte hartzeko."

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.