Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aurtzaka dantza taldea Igartza 2015 Josebaren lagun guztiok ospatuko dugu

Dokumentuaren akzioak

Igartza 2015 Josebaren lagun guztiok ospatuko dugu

Igartza 2015 Josebaren lagun guztiok ospatuko dugu

Igartzako dantzarien segizioa 2014

Joseba Juarez Igartzako dantzarion gidaria gogoratuko dugu datorren irailaren 12an Beasainen. Ezin bestela izan. Kofradiaren sorreraz gero buru, oin, beso eta arima eskaini zizkion egun honi. Eta ezin du bestela izan.

Dantzaria bai, bikaina, baina izaeraz maitagarria eta bere ibilbidea hain zabala eta irekia izan zelako, bizitza oparo horretan egin zituen lagun guztiak gonbidatu nahi ditugu oraingo honetan. Joseba ezagutu zenutenak, disfrutatu zenutenak, maitatu zenutenak, berarekin dantza besterik konpartitu ez zenutenak, denak zaudete gonbidatuak aurtengo ospakizun honetara. Deialdia irekia da eta helburua Josebarekin egun polit bat pasatzea besterik ez da, dantzaren inguruan.

Dena ongi antolatzeko, eskertuko dizuegu etortzera animatzen zareten guztioi lehenbailehen zuen asmoen berri ematen badiguzue. Momentuz, parte hartu ahal izateko hiru bide hauek proposatzen ditugu:

  • Ezpata-dantzan dantzatuz: lauzpabost entsegu egiten ditugu ikasi ahal izateko ekain eta uztailean. Beste pare bat irailean.
  • Segizioan parte hartuz: Kofradiako dantzarien jarraian osatuko dugu.

 

  • Segizioan parte hartuz eta dantza eginez: Segizioaren ondoren, eta dantzaren bat egiteko prest daudenekin zehaztuko genuke zein dantza eta nola egin.


Txistulari edo bestelako musikari gisa ere parte har dezakezue, noski. Kasu guztietan, bazkaltzeko aukera izango da eta baita arratsaldean ospatuko den erromerian dantzatzekoa ere.

Parte hartzaileen kopuruak eta gogoak ikusi ahala joango gara egitaraua zehazten. Horretarako eskertuko dizuegu, etortzera animatzen bazarete, zuen asmoen berri adierazten badiguzue ondorengo galdeketatxo honen bidez:


Bestela, aurtzaka@gmail.com e-postara ere idatz dezakezue. Edo gutako edozeinekin harremanetan jarri zuzenean.

Gure eguna nolakoa izaten den ikusi nahi izanez gero, hemen daukazue iazkoaren berri:

Handitzen-handitzen 2014

Tamainaz ikusgarriena 2014

Dokumentuaren akzioak

Aurtzaka dantza taldea

Aurtzaka dantza taldea

Beasaingo dantza taldea. Izen honekin 1979 urtean sortua, aurretik urte askoan lanean ari ziren "Goierri" eta "Salleko Adiskideak" taldeen elkartzearen ondorio. Gipuzkoako Goierri eskualdeko dantzari eta musikariz osatua. Batez ere gure eskualdeko dantzak lantzen ditugu, herrian bertan usadiozko bihurtu diren hainbat ekitaldi bultzatu eta sustatzeaz gain: dantza-sokak Loinatzetan, Igartzako ezpata-dantza, Sanjoanetako esku-dantza, etab. 

 

Aurtzaka dantza taldea

Garmendia Otaola 9

20200 Beasain

www.aurtzaka.com

aurtzaka@gmail.com