Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Alemania, Portugal, AEB, Gales... Non dabiltza euskal dantza taldeak?

Dokumentuaren akzioak

Alemania, Portugal, AEB, Gales... Non dabiltza euskal dantza taldeak?

2022/08/04 08:15
Alemania, Portugal, AEB, Gales... Non dabiltza euskal dantza taldeak?

Gero Axular taldea Kroven (Alemania).

Ez dira herrietako festak aurten normaltasunera itzuli diren bakarrak. Urtero hainbat euskal dantza talde atzerrira ateratzen da sasoi honetan euskal dantza eta kultura nazioartean ezagutzera emanez eta hori ere oso murriztuta izan da azken bi urteotan, baina aurten badirudi pandemia aurreko ohiturak itzuli direla. Hona hemen oraingoz ezagutu ditugun irteerak:

  • Gero Axular (Donostia): Krov (Alemania) eta Gulpilhares (Portugal)
  • Korosti (Legazpi): Bartzelona (Katalunia) 
  • Kresala (Donostia): Salt Lake City (Utah, AEB)
  • Kezka (Eibar): Caerleon (Gales)
  • Udaberri (Tolosa): Boise (Idaho, AEB)
  • Goizaldi (Donostia): Bielsko-Biała (Polonia)
  • Itxas-Alde (Bakio): Valladolid (Espainia)
  • Lurra (Urretxu): Esteiros (Galizia) eta Zaragoza (Aragoi)
  • Itxas Argia (Getxo): Sao Bartolomeu de Messines (Portugal)

 

Kresala Utah
Kresala dantza taldea Utahn, 2022.

Kezka Gales Basque Children 2022
Caerleon (Gales), Basque Children UK'37, 2022-07-15. Argazkia: Kezka dantza taldea (cc) by-sa.

Udaberri Boisen 2022
Udaberri Boisen, 2022

Goizaldi Polonia 2022
Goizaldi Polonian, 2022.

Itxas-Alde Valladolid-en
Itxas-Alde Valladolid-en.

Lurra Zaragozan 2022
Lurra dantza taldea Zaragozan, 2022-09-03.

Eta zuek? Non zabiltzate dantzan? Kontatu, kontatu erantzunetan, sare sozialetan edo .

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.