Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza filmeari buruzko erakusketa ikusgai da Zarautzen

Dokumentuaren akzioak

Dantza filmeari buruzko erakusketa ikusgai da Zarautzen

2020/02/20 12:40
Dantza filmeari buruzko erakusketa ikusgai da Zarautzen

Koldobika Jauregi Dantza erakusketa. Irudia: Elena Cajaraville

Jantziak, apaingarriak, argazkiak, marrazkiak,... Dantza filmaren irudikapen estetikoari buruzko erakusketa zabala ikusi daiteke egunotan Zarautzen. Besteak beste Koldobika Jauregi artistak Dantza filmerako diseinatu zituen jantziak ikusi daitezke Sanz Enea kultur etxean. Otsailaren 6an inauguratu da eta martxoaren 29ra arte izango ditu ateak irekita bisitarientzat, 18:00etatik 21:00etara. 

Dantza filma erakusketa
Koldobika Jauregi Dantza erakusketa. Irudia: Elena Cajaraville

Dantza filma
Dantza Filma. Argazia: Xabier Artola

Zarauzko Udalak proposatu zien filmeko arduradunei jantziak erakusteko ideia eta animatu egin dira. Telmo Esnal filmaren zuzendaria zarauztarra da eta filmeko zenbait irudi ere Zarautzen bertan grabatu dira. Aktoreek erabili dituzten jantziak, bitxiak, erremintak... ipini dira erakusgai. 

Dantza filma erakusketa
Koldobika Jauregi Dantza erakusketa. Irudia: Elena Cajaraville

Aukeraketa bat egin behar izan da, erakusketa aretoa mugatua baita. Ezinezkoa da aktore guztien arropak jasotzea, 200 dantzarik baino gehiagok parte hartu baitute grabaketetan. Filmerako diseinatutako jantziekin eta osagarriekin batera argazkiak eta azalpenak ere ipini dituzte erakusketan. Hileko apaingarriak, belarritakoak, lepokoak, labanak, ezpatak... ikus daitezke. Erakusketako hormetan, berriz, filmaren grabaketetan Xabier Artolak egindako argazkiak daude ikusgai. Diseinuen esanahia kontatzen duen dokumentala ikusteko aukera ere badute bertaratutakoek. 

Dantza filma erakusketa
Koldobika Jauregi Dantza erakusketa. Irudia: Elena Cajaraville

Dantza filma
Dantza Filma. Argazia: Xabier Artola

Eskultorea jantzi diseinatzaile 

Erakusketa osatzen duten pieza guztiak Jauregik berak diseinatu eta sortu zituen filmerako, Elena Cajaraville eta Arantxa Ezquerrorekin elkarlanean (arte eta jantzien arduradunak, hurrenez hurren). Erronka berria izan da Koldobika Jauregirentzat filmerako jantziak diseinatzea. Jauregi eskultorea da eta orain arte inoiz ez du diseinatu izan arroparik. Filmaren oinarrian Juan Antonio Urbeltzen ikuspegi sinboliko eta estetikoa dago. Hortik habiatu da Jauregi jantziak diseinatzeko orduan. Beraz, Urbeltzen mundu sinbolikoa eta Jauregik artistikoki sortu duena batzen dira jantzigintzan. Artistak nabarmendu du, filma ez zutela kokatu nahi izan ez denbora, ez leku jakin batean. Iruditeriaren atenporalitate hori eraikitzea izan da erronka nagusietakoa diseinuak sortzerakoan ere. 

Dantza filma erakusketa
Koldobika Jauregi Dantza erakusketa. Irudia: Elena Cajaraville

Dantza filminen

Dantza pelikula online ikusteko aukera dago pasa den otsailaren 17tik. Filmin, zinema eta telesailen online plataformak, euskarazko streaming filmen kanala martxan jarri du. Euskarazko hainbat film jarri ditu ikusgai Espainiako plataformak; euskaraz sortuak, bikoiztuak eta azpititulatuak. Guztira helduentzako eta haurrentzako 40 film ipini ditu eskuragarri eta horien artean da Dantza filma.