Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza filmak EZAE Saria jaso du euskal zinemagintzari egindako ekarpenagatik

Dokumentuaren akzioak

Dantza filmak EZAE Saria jaso du euskal zinemagintzari egindako ekarpenagatik

2019/09/24 09:35
Dantza filmak EZAE Saria jaso du euskal zinemagintzari egindako ekarpenagatik

Jexux Larrea, Fernando Aristizabal, Juan Antonio Urbeltz, Paola Moto, Marian Fernandez, Telmo Esnal eta Iñaki Arregi. Donostia, 2019-09-24.

Euskadiko Zine Aretoen Elkartearen saria jaso berri du Telmo Esnalen Dantza filmak eguerdian Donostiako Kursaalen egin den ekitaldian. Euskal zinemagintza industriari egindako ekarpena eta filmaren arrakasta, ibilbidea, kalitatea eta originaltasuna aitortu zaizkio Esnalen lanari. Aurreko urteko Zinemaldiko sekzio ofizialean aurkeztu ondoren, 42.000 ikusletik gora izan ditu Euskal Herriko zinema aretoetan. Mundu osoko hamar bat zinema jaialditan ere proiektatu da. 2017an Donostia Zinemaldian Glocal in Progress Industriaren Saria irabazi zuen eta 2018an Glocal in Progress Saria.

 Sekzio ofizialean baina lehiaketatik kanpo aurkeztuko da Telmo Esnalen Dantza filma Zinemaldian. Zine akademiak, Madrilen, jakinarazi berri du Donostiako zinemaldirako hautatutako filmen zerrenda. Tartean da, Telmo Esnal zinemagileak, Koldobika Jauregi artista plastikoarekin eta Juan Antonio Urbelt...

Telmo Esnal zuzendaria, Txintxua Filmeko Marian Fernandez eta Paola Moto, eta Juan Antonio Urbeltz, Jexux Larrea, Fernando Aristizabal eta Iñaki Arregi Argiako kideak izan dira sari-banaketa ekitaldian. Esnalek saria jaso duen momentuan benetako saria filma egitea eta orain berriro dantzari lagunekin elkartzea dela esan du. Gehitu du orain pelikula ikuslearena dela, "Pelikulak gureak dira pantaila batean jartzen diren arte. Pelikula ez da nirea, ez da Txintxuarena, publikoarena da".

Urbeltzek dantzen sinbolismoari egin nahi izan dio keinua, pantaila handian ikusi ditugun dantza horien atzean dagoenari, "x izpien bidez grabatutako mundu tradizionala" ageri zaigula pelikulan esan du barrez. Marian Fernandez ekoizleak pelikulan kolaboratu duten teknikoei eta dantzariei eskerrak eman dizkie, "Juan Antonio Urbeltz eta Argia taldearen kolaborazioarik gabe lan hau aurrera eramatea ezinezkoa izango zen".

2019-09-24_Dantzan-EZAE-Saria_01.jpeg
EZAE, Euskadiko Zine Aretoen Elkartearen saria.

Euskal zinema aretoen kudeatzaileak 2015ean hasi ziren saria banatzen. Lehenengo urtean Loreak filma saritu zuten; 2016an Amama; hirugarren edizioan Juanba Berastegi zinemagilea omendu nahi izan zen eta aurreko urtean Handia pelikulari egin zitzaion aitortza.